Hemezortzigarren gaia ONDASUN-ERKIDEGOA Laburpena: §49. Erkidego-egoera 171. Erkidego- edo titularkidetasun-egoerak 172. Baldintzak 173. Erkidego arrunta 174. Erkidego arruntari buruzko arauen aplikazio-esparrua §50. Erkideek banaka dituzten ahalmen eta eginbeharrak 175. Banakako ahalmenak gauza erkidearen gainean 176. Artapen-gastuak 177. Partaidetza xedatzea 178. Epaiketan jardutea 179. Zatiketa §51. Erkideek batera dituzten ahalmenak 180. Administrazioa 181. Gauza erkidearen gaineko aldakuntzak §52. Azkentzea 182. Azkentzeko arrazoiak, orokorrean 183. Zatiketa eskatzeko ahalmena 184. Erkidego zatiezina 185. Gauza erkidea ez zatitzeko ituna eta zatitzeko debekua 186. Zatiketa 187. Hirugarrenen egoera §53. «Pro diviso» erkidegoa
188. Kontzeptua eta ezaugarriak. §49. ERKIDEGO-EGOERA 171. Erkidego- edo titularkidetasun-egoerak Kode Zibilak, III. liburuaren II. tituluan banakako jabetza arautu eta gero, liburu bereko III. tituluaren 392.etik 406.erako art.etan «ondasun-erkidegoa» xedatzen du. Jabetza-eskubidearen titularkidetasuna da arauketa horren oinarria. Titularkidetasunik dago gauza baten gaineko jabetza ez dagokionean subjektu bakar