Eskubide errealak1

Page 315

inskribatu zuenaren eskubidearekin alderatuz, titulu hori Erregistrotik kanpo erabiltzeko eskubide hobea duenari kalterik eragin gabe. Hori dela medio, PLren 47. art.ak ÂŤedozein interesdunÂťri legitimazio aktiboa aitortzen dio, patentea ematearen aurka jar dezan Administrazioarekiko auzibide errekurtsoa. Bestalde, PLren 54. artikuluak patentearen objektua ustiatzeko eskubidea aitortzen die hori inskribatu baino lehenago objektua ustiatzen hasi direnei edo patente hori ustiatzeko prestakuntza benazko eta zinezkoak egin dituztenei.

§48. OBJEKTUA

INDUSTRIA-JABETZA-ESKUBIDEAREN

165. Asmakuntza-patenteak A) Patentatzeko eskubidea: edukia eta legitimazio aktiboa Legeak patente eskubidea aitortzen die asmatzaileari eta edozein titulu bidez horren ondorengo direnei (PLren 10. art.). Erregela horretatik kanpo geratzen dira langileak, asmakuntza gauzatzen bada enpresarekin dituzten kontratu, lan harreman edo zerbitzu harremanak direla bide; arean ere, horrelakoetan, asmakuntza jarduerak eratzen du, modu esplizitu zein inplizituan, langileak sinaturiko kontratuaren objektua. Hortaz, enpresarioari dagokio jarduera horren ondorioz lortutako asmakuntza eta horren gaineko patente eskubidea. Asmatzailea funtzionario edo herri-erakundeen zerbitzupeko langilea denean, eskubide hori dagokie Estatuari, autonomia-erkidegoei, probintziei edo udalei nahiz bestelako herri-erakundeei (PLren 20.1 art.). Edu berean, Unibertsitateko irakasleak zerbait asmatzen badu Unibertsitatean ikerketa lanetan ari denean, eta asmakuntza irakasle horren ikerketa eta irakasesparruari badagokio, Unibertsitatea da asmakuntza horren titularra. Hala eta guztiz ere, kasu horretan, aurrekoetan ez bezala, irakasleak eskubidea du zati bat eskuratzeko, Unibertsitateak asmakuntza ustiatzeagatik edo asmakuntzaren gaineko eskubideak lagatzeagatik lortu dituen onuretatik (PLren 20. art.ko 2. paragrafoa eta ondorengoak). Patente eskubidea gauzatzen da, EPMBri patentea erregistra dezan eskatuz.

B) Patentea emateko erregistro-prozedura Nahitaezko izapideak bete ondoren, eta administrazio egintza baten bidez, EPMBk asmatzaileari edo beraren kausadunei ematen die patentea. Bestela esateko, titulu horren bidez, Administrazioaren organoak patentearen eskatzaileari ematen dio epe jakin batean zehar asmakuntza bat ustiatzeko eskubidea; eskubide hori esklusiboa da eta hirugarrenak


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.