Hamazazpigarren gaia INDUSTRIA-JABETZA Laburpena: ยง47. Industria-jabetza 161. Kontzeptua eta oinarria 162. Xedapen arauemaileak 163. Eskubidearen subjektua 164. Erregistroan inskribatzea ยง48. Industria-jabetza-eskubidearen objektua 165. Asmakuntza-patenteak 166. Baliagarritasun-ereduak 167. Markak 168. Merkataritzako izena 169. Establezimendu-errotuluak 170. Industriako diseinua
ยง47. INDUSTRIA-JABETZA 161. Kontzeptua eta oinarria Industria-jabetza honetara defini daiteke: lehenlehenik, asmatzaileari aitortutako eskubidea da, industria-ustiapenerako baliozkoa den edozein asmakuntza teknikoren gainekoa; eta, bigarrenik, ekoizle edo enpresarioari aitortutako eskubidea ere bada, berorren produktua edo enpresa identifikatzen duten zeinuen gainekoa (PEร A). Bi kasuotan, jabeari, eskubide subjektiboaren titular gisa, beraren egoera aktiboa aitortzen zaio eta egoera hori babesten da, jabeak hala egikaritzen duelako eta hori egikaritzen duen heinean. Jabetza horren objektua anitza izanik, beraren oinarria ere desberdina da. Asmakuntzei dagokienez, araua bideraturik dago oreka bat lortzera asmatzaileak duen interesaren eta kolektibitateak duenaren artean (asmakuntzak ongizatea eta aurrerabidea ahalbidetzen baitu). Hori lortzeko, arauak asmatzaileari aitortzen dio asmakuntza urte batzuetan zehar modu esklusiboan ustiatzeko eskubidea; bada, asmatzaileak eskuratzen