Eskubide errealak1

Page 308

JILTBren 120.etik 125.erako grabazio-ekoizleen eskubideak.

artikuluek

arautu

dituzte

ikus-entzunezko

156. Irrati-erakundeen eskubideak Irratia zabaltzeko erakundeek baimena eman dezakete (beste eskubide batzuk izateaz gain, horretarako eskubide esklusiboa dute) irrati-emanaldiak ikus-entzunezko balio duen edozelako euskarritan jasotzeko; irrati emanaldiak edo emisioak zabaltzeko eta jendaurrean azaltzeko, egintza horiek burutzen badira jendeak sarrera ordaindu beharreko lekuetan; eta, orobat, irrati-emanaldiak edo emisioak antolatzeko. Legeak aitortu ustiapen-eskubide horiek berrogeita hamar urteko iraupena dute, estreinako irrati-emanaldia edo emisioa noiz izan eta hurrengo urtkeo urtarrilaren 1etik aurrera zenbatzen hasita. JILTBren 126 eta 127. art.ek arautu dituzte eskubide horiek.

157. Argazki hutsak Argazkien egileek horien kopiak egiteko, banatzeko eta jendaurrean azaltzeko eskubide esklusiboa dute, argazkien egileei buruz legeak adierazten duenaren arabera, argazki horiek bereziki babestutako lanak ez badira (esaterako, edozein pertsonak bere familiari, lagunei, paisaiei, monumentuei‌ egindakoak). Eskubide horrek hogeita bost urteko iraupena du, argazkia egin eta hurrengo urteko urtarrilaren 1etik aurrera zenbatzen hasita.

158. Datu-baseen gaineko eskubide berezia JILTBren 133.etik 137.erako artikuluek arautu dute datu-baseen gaineko eskubide berezia. Hala ere, artikulu horien jatorria da martxoaren 6ko 5/1998 Legea, hots, 1996ko martxoaren 11ko 96/9/CE Zuzentaraua, datu-baseen babes juridikoari buruzkoa, Espainiako Zuzenbidean garatu zuena. Eskubide horrek babesten du datu-baseen fabrikatzailearen funtsezko inbertsioa. Inbertsio kontzeptura bil daitezke datu-baseak egiteko, egiaztatzeko nahiz horien edukia aurkezteko behar diren finantza-baliabideak, denbora, ahalegina, energia eta antzekoak. Inbertsioaren kalitatea eta kopurua baloratuko dira funtsezkoa den ala ez jakiteko.

§46. LEGEAK AITORTUTAKO ESKUBIDEEN BABESA


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.