Eskubide errealak1

Page 306

bidez azaltzen direnak, soinudunak izan zein soinu gabekoak; irudi horiek beren beregi egiten dira proiekzio aparatuen bidez edo ikusentzunezko beste edozein komunikabideren bidez azalduak izateko, kontuan izan gabe lan horien euskarri fisikoa zein den. JILTBren 86.etik 94.erako art.ek arautzen dute.

152. Ordenagailu-programak Jabetza Intelektualari buruzko Legearen ondoreetarako, ordenagailu programak dira sistema informatiko batean zuzenean edo zeharka erabiltzen diren jarraikako argibideak eta oharrak; horiek erabiltzen dira eginkizun bat betetzeko edota emaitza jakin bat lortzeko, argibide eta ohar horiek adierazteko modua zein den kontuan izan gabe. Ondore berberetarako, ordenagailu-programa esamoldera biltzen dira horiek prestatzeko behar diren agiriak eta agiri teknikoak; are gehiago, programa jakin bat erabiltzeko gidaliburuek ordenagailu-programen babes bera dute. JILTBren 95.etik 104.erako artikuluek arautu dute hori guztia, baina kontuan hartu behar da PZLk 103. artikulua eraldatu duela. Dena den, jatorrizko ordenagailu-programak bakarrik babesten dira, hau da, egilearen sormen intelektualaren ondorio direnak.

ยง45. JABETZA INTELEKTUALAREN BESTE ESKUBIDE BATZUK ETA DATU-BASEEN BABES BEREZIA 153. Artista, interpretari edota antzezlarien eskubideak Legeak eskubide berezi batzuk eratxiki dizkie artista, interpretari eta antzezlariei, hots, lanen bat antzeztu, abestu, irakurri, errezitatu eta edozein modutan interpretatzen dutenei. Eszenaeta orkestra-zuzendariek titulu honek artistei aitortu eskubideak dituzte. Eskubideon artean dago euron emanaldiak zuzenean zein zeharka eskaintzeko baimena ematea, idatziz eta modu esklusiboan. Orobat, artista, interpretari eta antzezleek dute euron emanaldiak jendaurrean zabaltzeko eskubide esklusiboa. Hala ere, azken eskubide horrek baditu salbuespenak, manaldia nahitaez irrati bidez eskaini behar denean edota aurretiaz emandako baimenarekin. Baimena idatziz eman behar da beti.

Artistak, interpretariak edo antzezleak bere emanaldiak ezartzean eskubide esklusiboa du emanaldien antolaketa baimentzeko. Interpretazioa zein antzezlana gauzatzen bada lan-kontratua edo zerbitzu-errentamendua betetzeko, aurkako hizpaketarik izan ezean, ulertu behar da enpresaburuak edo errentariak duela interpretazioak eta antzezlanak eskaintzeko nahiz jendaurrean azaltzeko eskubide esklusiboa. Artista, interpretari edo antzezleei aitortu ustiapen-eskubideek berrogeita hamar


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.
Eskubide errealak1 by elkarmedia - Issuu