Eskubide errealak1

Page 305

Konpentsatzio ordainketaren hartzekodun dira aurrerago aipatutako edozein modu erabiliz argitaratu izan diren lanen egileak, editoreak, fonograma eta bideogramen ekoizleak, eta artistak, interpretariak eta antzezlariak (azkeneko horien ekitaldiak fonograma eta bideogrametan grabatu izan badira).

ยง44. KASU BEREZIAK 149. Argitaratze-kontratua Argitaratze-kontratuaren bidez, egileak edo horren kausadunek argitaletxeari lagatzen diote haren lana kopiatu eta zabaltzeko eskubidea, konpentsazio ekonomiko baten truk. JILTBren 58.etik 71.erako art.ek arautzen dute. Etorkizuneko lanak ez dira JILTBk aratu argitaratze-kontratuaren objektu, ezta aldizkako argitalpenak ere, kontratuaren izaerak eta xedeak hori agintzen dutenean izan ezik. Argitaratze-kontratua idatziz egin behar da, eta JILTBren 60. art.ak ezarri inguruabarrak jasota beti. JILTBren 61.1 art.ak ezarri du deusezak direla idatziz egin ez diren argitaratze-kontratuak, bai eta 60. art.ko 3 eta 5. zenbakietan aipatu inguruabarrak jaso ez dituztenak ere. Aitzitik, kontratuan 60. art.aren 6 eta 7. zenbakietan aipatu inguruabarrak jaso ez arren, kontratugileek elkar behartu dezakete egin gabekoa egitera. JILTBk argitaratze-kontratua deuseztatzeko zehapena ezarri badu ere, badirudi hori ez dela egokiena; izan ere, zehapena ezarriz gero, kalteak eragin dakizkieke egileei, hots, arauak babestu nahi dituen pertsonei. Hortaz, interpretazio zuzentzailea proposa daiteke hemen.

150. Antzerki-lanak eta musika egiteko kontratua Kontratu horren bidez, lanaren egileak edo horren kausadunek pertsona fisiko zein juridiko bati lagatzen diote literatur lana, lan dramatikomusikala, lan pantomimikoa edo koreografikoa jendaurrean antzezteko eskubidea, konpentsazio ekonomiko baten truk. Lagapenhartzaileak lan hori jendaurrean antzeztu behar du, hitzartutako baldintzetan eta legeak agindutakoaren arabera. JILTBren 74.etik 85.erako art.ek arautzen dute kontratu hori.

151. Lan zinematografikoak eta ikusentzunezko gainerako lanak Lan zinematografikoak edo ikusentzunezko lanak dira elkarri lotutako irudien


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.
Eskubide errealak1 by elkarmedia - Issuu