Eskubide errealak1

Page 287

Gorenak, 1991ko ekainaren 3ko eta 1992ko martxoaren 2ko epaietan. ยง42. SUBJEKTUAK ETA OBJEKTUA 145. Subjektuak A) Egilea Jabetza intelektualaren subjektua egilea da. Egile da literatur lan, lan artistiko nahiz lan zientifikoak sortzen dituen pertsona fisikoa (JILTBren 5.1 art.). Lanean bertan egile gisa agertzen den hori, hau da, izenak, sinadurak edo beste zeinuren batek identifikatzen duen hori egilea dela uste da (JILTBren 6.1 art.);edozelan ere, presuntzio horren kontrako froga izan daiteke. Egileak ez badu bere identitatea azaldu nahi, lana izenik gabe argitara dezake edo goitizen nahiz zeinuen bidez; halakoetan, egileak bere identitatea azaltzen ez duen artean, jabetza intelektualaren eskubideak egikarituko ditu egilearen adostasunarekin lana argitaratzen duen pertsona fisikoak edo juridikoak (JILTBren 6.2 art.). Egile izateko ez da jarduteko gaitasunik behar, nahiko da lan originala sortzea; bestelako arazoa da, ordea, egilearen eskubideei buruzko negozio juridikoak egiteko behar den gaitasuna. Jabetza intelektuala gizakiaren adimenak sortzen duenez gero, pertsona juridikoak ezin daitezke eskubide horren subjektu izan. Alabaina, pertsona juridikoek lor dezakete antolamendu juridikoak egileari ematen dion babesa, JILTBk esanbidez xedatutako kasuetan (JILTBren 5.2 art.). B) Egile-aniztasuna Lana pertsona bakarrak sor dezake ala subjektu anitzek egindako ahaleginaren emaitza izan daiteke. Hainbat pertsonak egindako lanak aldaera desberdinak izan ditzake. Kasu batzuetan, ekarkin desberdinak lan bakarrera


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.