Hamabosgarren gaia MEATZE ETA UREN GAINEKO JABETZA Laburpena: ยง39. Uren gaineko jabetza 130. Sarrera 131. Urei buruzko 1985eko abuztuaren 2ko Legea eta beraren erregelamenduak 132. Herri-jabari hidraulikoa eta berori osatzen duten ondasunak 133. Uren gaineko jabari pribatua ยง40. Meatzeen gaineko jabetza 134. Sarrera 135. Arautegia 136. Legearen xedea 137. Mea eta gainerako baliabide geologikoen arteko sailkapena 138. Meatzeen gaineko eskubideen titular izateko baldintzak 139. Meatzeen gaineko eskubideen eskualdaketa 140. Baimenak azkentzea
ยง39. UREN GAINEKO JABETZA 130. Sarrera Espainiako antolamendu juridikoan, uren gaineko jabetzak estatutu juridiko berezia izan du 1879tik. Urei buruzko 1879ko ekainaren 13ko Legeak arauketa juridiko berezia ezarri zuen, bi ur kategoria bereiziz: ur publikoak eta ur pribatuak, hain zuzen. Bi kategoria horien gainean jabaria egikaritzeko modua desberdina da, lege horrek kategoria bakoitzarentzat araututakoaren arabera. Kode Zibilak errespetatu egin zuen arau bereziaren araubide hori; horregatik, II. liburuaren IV. tituluko lehenengo kapituluan (407.etik 425.erako artikuluetan), 1879ko Legearen oinarrizko eskema aipatu baino ez da egiten, ondokoak adieraziz: a) Zeintzuk diren herri-jabariko urak eta zeintzuk izan daitezkeen jabari pribatuko urak (407 eta 408. art.ak). b) Gizabanakoek zein bide duten ur publikoen aprobetxamendua lortzeko; era berean, gizabanakoek lortutako aprobetxamendua nola azkentzen den (409.etik 411.erako