Eskubide errealak1

Page 259

tresnak arautzen dituzte, hain zuzen ere, funtsen nahitaezko hobekuntzak (Modu Nabarian Hobetu daitezkeen Finkei buruzko 1979ko azaroaren 16ko Legea, finkak euren banakotasunean kontuan hartzen direla; NEGL, jardun-eskualdeetara bildutako finkei buruz).

Azkenik, lurraren gaineko jabetza eskuratzeko bide ematen duten arauak aipatu behar dira, batez ere, jabe ez diren nekazariei aukera hori ematen dietenak, alegia: NEGL eta LEL. §38. HIRI-JABETZA 128. Oharbide historikoak eta sistematikoak Lurzoruaren Araubide eta Hiri Antolamenduari buruzko Legea 1956an aldarrikatu zenean, gizarte eta ekonomia-bilakaera sakona bukatu eta hirigintza funtzio publiko gisa agertu zen. Ordu arte, Espainian, hirigintza udalen ardura zen; aldi hartan indarrean ziren arauek udalei zatikako gaikuntza ematen zieten, horiek aldianaldian jardun publikoa burutzeko. Horrelakoetan, herrilanei dagozkien bi teknika juridiko erabili ziren: bata, nahitaez jabetza kentzea (teknika horren bidez, gizabanakoei jabetza kentzen zitzaien kalte-ordainaren truk eta, horrela, Administrazioak eskuratzen zuen hirigintza plan zehatzak betetzeko beharrezkoa zen lurzorua); bestea, kontribuzio berezien teknika, fiskalitate tresna gisa (ordaindu ere, kontribuzio horiek ordaindu behar zituzten administrazio-jardunaren ondorioz onuradun gertatzen ziren jabeek). Edozein modutan ere, jabetza pribatuaren ikuspegitik, hirigintzari buruz jatorrian eman ziren arauek ez zituzten finkatu jabearen ahalmenak; hau da, arau horiek ez zuten zehaztu lurzoru urbanizakorraren gaineko jabetza-eskubidearen edukia. Kode Zibilak jabariari buruz jasota duen kontzeptuaren tradizioarekin bat eginik, hirigintzari buruzko arauak jabetza-eskubidearen kanpoko muga hutsak ziren, mugok ez zutela moldatzen jabeak zituen ahalmenen egikaritza. Murrizketa horiek KZren 348. art.ak xedatutako ereduan oinarritu ziren, jabearen interesak gidatzen zuelako jabetza-eskubidearen egikaritza, KZren 350. art.aren arabera. Horren ildotik, murrizketok beste oinarri bat ere bazuten, superficies solo cedit printzipioa, hain zuzen; printzipio horren arabera, lurrari eransten zaion guztia eta, batez ere, eraikinak, lurraren jabearenak dira. Hasierako hirigintza horren agerpenik adierazgarrienak zabaldura eta lerrokadura lanak izan ziren; izatez, lan horien helburu bakarra izan zen eraikinak irizpide orokor batzuekin antolatzea, eta irizpide horiek errespetatuz gero, jabearen interesa nagusitzen da. Hirigintza, beraz, muga batzuen barruan gauzatzen zen (bai Administrazioak ezarritakoak, bai lurrak jabearentzat bete behar duen eginkizun esklusiboa, bai eta jabearen interesa) eta horrek ondore kaltegarriak erakarri zituen. Ondore horien artean bi hauek azpimarra


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.
Eskubide errealak1 by elkarmedia - Issuu