Eskubide errealak1

Page 237

publiko ekonomikoaren printzipio orokorraren aurkakoa delako. Goian esan dugunez, xedatzeko debekuak eragingabeak dira, euren iraupenak legeak araututako epea gainditzen badu. Hala eta guztiz ere, debeku hori eragingabea da gehiegizko tarte horretan bakarrik; gauza bera gertatzen da debekua betiko ezartzen denean, utile per inutile non vitiatur erregela aplikatuz (DĂ?EZPICAZO eta GULLĂ“N). §35. JABARIAREN BABESTEA

GAINEKO

TITULARTASUNA

118. Erreibindikazio-akzioa. Kontzeptua eta betekizunak KZren 348.2 artikuluak dioenez, gauza baten jabeak gauza horren ukandun eta edukitzailearen aurkako akzioa du, gauza erreibindikatzeko. Bestalde, KZren 441. artikuluaren arabera, ezin da edukitza indarkeriaz eskuratu, eskuraketa horren aurka dagoen edukitzailerik badago. Ondorenez, inork uste badu akziorik edo eskubiderik duela beste bati gauzaren ukantza kentzeko, eta ukandun horrek ez badio gauza borondatez ematen, agintaritza eskudunari laguntza eskatu behar dio, gauza berreskuratzeko. Bi manu horiek agertzen dituzte gauzaren edukitza berreskuratzeko biderik garrantzitsuenak: erreibindikazio-akzioa eta interdiktuak, azken horien artean, berreskuratze-interdiktua, hain zuzen. Alabaina, bi bide horien artean badira desberdintasunak: erreibindikazio-akzioa egikaritzen duenak jabetza-eskubidearen titularra dela frogatu behar du; interdiktuak egikaritzeko, aldiz, edukitzaz gabetua izan dela (interdiktua egikaritu behar du, edukitzaz gabetua izan denetik urtebete igaro baino lehenago, interdiktuei buruzko gaian azaldu dugunez). Labur-zurrean, erreibindikazio-akzioa ius possidendian dago oinarrituta eta interdiktuak, berriz, ius possesionisean. Bi akzioek oinarri desberdinak izateak berez dakar akzio horien izapideak egiteko auzibidea ere desberdina izatea; hau da, erreibindikazio-akzioa epaiketa eskatzailean egikaritzen da eta edukitza-epaiketan, ostera, interdiktuak, horiek baitira epaiketa-mota horien adibide bakarra.


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.
Eskubide errealak1 by elkarmedia - Issuu