Eskubide errealak1

Page 222

izan daitezkeen mugapenak hiru hauek baino ez dira: zortasunak; Meatze eta Urei buruzko legeak; eta, azkenik, polizia-jardueran emandako araudiak. Bistakoa denez, Kodeak jabetzari buruz jasota duen ulerkera liberalarekin bat egiten du artikulu horrek. Gaur egun, 350. art.aren arauak ez du eragingarritasun handirik. Lurzoru eta lurgainari buruzko legeria bereziek aparteko garrantzia dute eta, horren ondorioz, ezin daiteke esan ondasun higiezin bati 350. artikulua aplikatuko zaionik. Edozein modutan, artikulu hori aplikatu ahal bada ere, doktrina nagusiaren iritziz, eskubideak ezin egikari daitezke horiei eusten dien benetako interesik ez badago (horren agerpenik nagusiena eskubideaz abusatzeari buruzko doktrina da). Modu horretan, inoren lurzatiaren gainean edo azpian esku-sartzerik bada eta esku-sartze horrek ez badauka eraginik lurzatiaren jabearen interesaren gainean, jabe horrek ezin ditu esku-sartzeok eragotzi, nahiz eta hori arautzen duten lege berezirik izan ez. Beraz, esku-sartzeok ez badaukate eraginik jabearen interesen gainean eta jabeak horiek eragozten baditu, besteren jarduna nahierakeria hutsez baztertzen du. ยง34. JABARIAREN GAINEKO TITULARTASUNAREN MUGAK ETA MUGAPENAK 114. Kontzeptua Jabetza edo jabariaren gaineko titulartasunaren edukiari dagokionez, eta KZren 348. art.aren definizioa abiapuntutzat hartuta, esan dezakegu jabetza-eskubidea gauzen gaineko eskubiderik zabalena dela; hala ere, arauek jabearen ahalmena molda dezakete. Ildo horretatik, jabetza-eskubidearen edukia finkatzeko, horrek hartzen duen guztia aipatu beharko bagenu, eduki hori generikoegia izango litzateke (ius fruendi, utendi, abutendi, vel disponendi); horretara, ez litzateke argi geratuko zeintzuk diren jabearen ahalmenak. Hortaz, eduki hori modu negatiboan zehaztu behar da eta, horretan, aipatu behar dira zeintzuk diren jabeak ez dituen ahalmenak; hots, zehaztu behar da jabeak zer ezin duen egin. Hitz gutxitan esanda, jabetza-eskubidearen edukia zehazteko, beraren mugak eta mugapenak finkatu behar dira. Bi kontzeptu horiek ez dira gauza


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.
Eskubide errealak1 by elkarmedia - Issuu