Eskubide errealak1

Page 219

Hamahirugarren gaia JABARIAREN GAINEKO TITULARTASUNA Laburpena: ยง33. Jabariaren gaineko titulartasunaren objektua 112. Jabetzaren objektua 113. Jabariaren goitik beherako hedadura ยง34. Jabariaren gaineko titulartasunaren mugak eta mugapenak 114. Kontzeptua 115. Auzotarren arteko harremanak 116. Mehelina, bereziki

117. Hitzarmen bidez jabariari ezarritako mugapenak. Xedatzeko debeku izenekoak ยง35. Jabariaren gaineko titulartasuna babestea 118. Erreibindikazio-akzioa. Kontzeptua eta betekizunak 119. Gaur egun publiziotar akziorik dagoen ala ez zehazteko arazoa 120. Jabaria adierazteko akzioa 121. Ukatzeko akzioa 122. Actio ad exhibenduma 123. Mugaketa-akzioa

ยง33. JABARIAREN GAINEKO TITULARTASUNAREN OBJEKTUA 112. Jabetzaren objektua Kode zibilek eta horien aurreko tradizioak nagusiarazitako jabetza-eskubidearen ikuspuntua kontuan hartuta, hauek bakarrik izan daitezke jabetza-eskubidearen objektu: gauza gorpuztunak, hau da, bereziki zehaztutako gauza higigarri zein higiezinak. Horren harira, objektu horretatik kanpo geratzen dira gauza generikoak, gorpuzgabeak edo ezmaterialak, gauza konplexuak eta gauza zatiak (KZren 334.2 art., Kode Zibilaren 451.2, 358, 375 eta 381. art.ei lotuta). Hala eta guztiz ere, jabetzaren objektuari buruzko itxuraketa horrek arazo batzuk dakartza. Lehenengo eta behin, gauza konplexuei dagokienez, universitasari buruzko teoria


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.