gauzatzean gizarte-eginkizuna bete behar izatea). Zuzenbidezko estatu sozial eta demokratikoak arautzen dituen eskubide subjektiboen konstituzio itxuraketaren eredua da ulerkera hori.
107. Jabetza-eskubidearen egitura teknikoa: jabearen ahalmenak eta eginbeharrak Ikuspuntu teknikotik, jabetza-eskubidea da gauzaren gaineko eta antolamendu juridikoak ahalbideturiko erabilera ekonomiko guztiak hartzen dituen eskubidea. Betidanik uste izan da jabetza-eskubidea ondoko bi ahalmenek osatzen dutela: gozatze-ahalmenak (ahalmen horrek gauza erabili eta lupertzeko aukera ematen baitu) eta xedatze-ahalmenak (jabetza-eskubidearen edukia, osorik edo zati batez, besterentzeko aukera ematen duena). Bigarren ahalmen mota horren inguruan, eztabaidak sortu dira, kasurako: ahalmen hori jabariari bakarrik era berezian dagokion ala eskubide subjektibo guztiei; ahalmena berez eskubidea den ala, eskubide ez izanik ere, subjektuak duen jarduteko gaitasunaren agerpen hutsa den. Praktikotasunik ez duen eztabaida hori albo batera utzita, Kode Zibilaren 348. art.aren arabera, xedatze-ahalmena jabetza osatzen duten ahalmenetako bat da. Jabetzari buruzko itxuraketa modernoak jabetzara biltzen ditu ahalmenak eta eginbeharrak. Eginbehar horien artean, jabetzak gizarte-eginkizuna bete behar du kasu batzuetan (EKren 33. art.), legeek hori agintzen badute; baina ezin dugu gai hori luzatu lan honetan. Oraingoz esan besterik ez dugu egingo eginkizun multzo hori oso desberdina izan daitekeela, jabetzaren objektua eta objektu horrek izan ditzakeen gizarte erabilera desberdinak kontuan hartuta. Horren harira, esan ohi da jabetzaren erakundea ez dela baterakoia; ondorenez, ezin daiteke jabetza bakar bati buruz hitz egin, jabetza berezi batzuei buruz baino. Egungo doktrinan jarrera hori da nagusi; hala ere, orain ezin dugu egin horren inguruko kritikarik. ยง32. JABETZA KONSTITUZIOAN
PRIBATUA
ESPAINIAKO