Eskubide errealak1

Page 189

Edukitzaileak bere epea osa dezake aurreko edukitzaileen denborarekin, hau da, edukitza ez da erabat pertsonala, ikuspegi objektibotik behinik behin. Horixe gerta daiteke, bai edukitzaren jarauntsi-oinordetza bidez (KZren 440. art.), bai eta inter vivos negozio juridikoen bidez ere (KZren 460.2 art.); bi kasuotan, KZren 1960.1 art.an xedatutakoa aplikatuko da. 100. Usukapio arruntaren betekizunak Usukapioaren epeak laburragoak dira, usukapitzailearen edukitzak betekizun gehiago betez gero. Horixe da usukapio arrunta, horretan, titulu zuzena eta onustea izan behar direla. A) Onustea Edukitza aztertzean azaldu izan dugu onustearen kontzeptua. Horren ildotik, KZren 1950. art.aren arabera, ad usucapionem edukitzailea onusteduna izango da, horrek uste duenean gauza eskualdatu zion pertsona gauza horren jabe izan eta, beraz, gauzaren jabaria xeda zezakeela. Halaber, KZren 1951. art.ak igorpen bat egiten du, edukitzaren arloan onusteari buruz emandako araubide horretara. B) Titulu zuzena Onustea eta edukitzaren tituluari buruzko presuntzioak aztertu ditugunean, azaldu dugu titulu gisa zer ulertu behar den. Usukapio arruntari dagokionez, titulua arautzen duten xedapenak gogoratu behar ditugu. Lehenengo eta bat, KZren 1952. artikulua; horren arabera, titulu zuzena da, legearen arabera nahikoa den titulua, usukapitutako jabaria edo eskubide erreala eskualdatzeko. Beraz, KZren 1953. art.arekin bat etorriz, tituluak baliozkoa izan behar du, nahiz eta eragingarria ez izan (BADOSA). Azkenik, 1954. art.ak dio titulua frogatu egin behar dela, ez baitago titulua dagoelako presuntziorik. ยง30. USUKAPIOA ETA JABETZA ERREGISTROA 101. Indarreko Hipoteka Legearen sistema


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.