Eskubide errealak1

Page 169

B) Gaitzustedun edukitzailea Gaitzustedun edukitzaileak beti erantzuten du, gauzak izan dituen galeren zein narriaduren gainean, horien arrazoia edozein izanda ere. Dena den, ez du erantzungo gauza ezinbestean galdu denean, legebidezko edukitzaileari gauza ematea maltzurkeriaz atzeratu ez badu behintzat (KZren 457. art.; 1096, 1182 eta 1896.2.ak, besteak beste). §27. EDUKITZA ETA JABETZA ERREGISTROA 86. Jabetza Erregistroaren lehentasuna Orain arte azaldu izan dugunez, edukitzak gauzen gaineko titulartasunei publizitatea ematen die, eta publizitate hori harreman materialetan oinarritzen da. Hortaz, bi publizitate sistema aldi berean agertzen direnean, antolamendu juridikoak sistema bat nagusitzen du bestearen gainetik. Labur-zurrean, Erregistroari buruzko araubideak ematen dituen bermeak kontuan izanik, bistakoa da Erregistroaren publizitatea nagusitu behar dela. Edozein modutan ere, hipoteka lege guztiek aipatu izan dute edukitza. Batzuetan, lege horiek eskubideen inskripzioa erraztu nahi izan dute, eskubide horiei buruzko tituluak egiaztatzea oso zaila denean (edukitzari buruz antzina egin zitekeen inskripzioaren bitartez); beste batzuetan, inskribatutako tituluaren ohiko edukia zein den argitu nahi dute eta, horretarako, edukitzaren aipamena egiten dute. Hori horrela dela, edukitza Erregistroz kanpoko gaia denez gero, Kode Zibilak arautu behar du, Hipoteka Legearen manu batzuek haren aipamena egin arren. 87. Hipoteka Legearen 38. artikuluko edukitza-presuntzioa Hipoteka Legearen 38. art.aren arabera, ondasun higiezinen gaineko jabaria edota eskubide erreala inskribatu duenak horien edukitza ere baduela uste da. Ondorenez, HLren 38. art.ak ondoko presuntzioa ezartzen du: Erregistroko titularrak edukitza du inskribatutako tituluan agertzen den modu berean; hots, edukitzeko modua titulu horren araberakoa da. Halaber, edukitzeko modu hori KZren 430 eta 432. art.etan ezartzen den moduetako bat izan behar da. Hor azaldutako presuntzioa ondasun higiezinen gaineko edukitzari buruzkoa da, kasuan kasuko eskubide errealak ematen duen edukitzari buruzkoa, hain zuzen. Beraz, presuntzio horrek hauek hartzen ditu bere


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.
Eskubide errealak1 by elkarmedia - Issuu