Eskubide errealak1

Page 164

Hamargarren gaia EDUKITZAREN LIKIDAZIOA. EDUKITZA ETA JABETZA ERREGISTROA

Laburpena: ยง26. Edukitzaren likidazioa 82. Likidazioaren xedea 83. Fruituak 84. Gastuak eta hobekuntzak 85. Narriadura edo galerengatiko erantzukizuna ยง27. Edukitza eta Jabetza Erregistroa 86. Jabetza Erregistroaren lehentasuna 87. Hipoteka Legearen 38. artikuluko edukitza-presuntzioa ยง26. EDUKITZAREN LIKIDAZIOA 82. Likidazioaren xedea Edukitza dela bide, edukitzaileak kontaktua du gauzarekin eta, horren ondorioz, gauza erabil eta gauza horretatik probetxuak atera ditzake. Horrek esan nahi du, edukitza bukatzean likidatu behar direla egoera horretatik sortutako betebeharrak. Horregatik, Kodeak erregela bereziak eman ditu fruituen eskuraketa, gastuen likidazioa eta edukitako gauzak izan dituen narriadura edo galerengatiko erantzukizuna zehazteko. KZren 451.etik 458.erako artikuluetara bildu dira erregela bereziok. Edukitzari amaiera ematen zaionerako, legeak aurreko edukitzaileari eta jabeari betebeharrak ezartzen dizkie; betebeharrok araubide desberdina dute, aurreko edukitzaileak onustez ala gaitzustez eduki duen kontuan hartuta. 83. Fruituak KZren 451, 452 eta 455. art.ek fruituei buruzko araubidea ezartzen dute, edukitzaileak zein modutan eduki duen kontuan hartuta. Kodearen abiapuntua da edukitzaileak ugazaba moduan (eta ziur asko, jabe moduan) eduki duela gauza; horregatik, artikulu horien arauketa erabat zabala da. Dena den, fruituak likidatzeko aintzat izan behar da edukitzaileak zein titulu bidez


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.
Eskubide errealak1 by elkarmedia - Issuu