Eskubide errealak1

Page 157

ondasunen edukitza, jaraunsleak ondasunon edukitza eskuratu ahal izango du, interdiktu egokiaren bidez (PZLren 250.1.3 art.). ยง24. EDUKITZAREN GALERA 78. Edukitza galtzeko arrazoiak Edukitza egitezko egoera da, antolamendu juridikoak babesturikoa, aurrean adierazitako arrazoiak direla bide. Aurrerago esan dugunez, edukitzak hasiera eta amaiera ditu. Hasierako uneari buruz, aurreko ataletan aritu gara, edukitzaileak izaera hori lortzen duen unea (edukitzaren eskuraketa) azaldu izan dugunean. Atal honetan, edukitzaren amaiera aztertuko dugu, hots, edukitzaileak izaera hori galtzen duen unea. Une horretan gertatzen dira, hain zuzen ere, edukitza galtzeko arrazoiak. Gogoan izan behar da edukitza beti galtzen dela egitate baten ondorioz; horregatik, galera kasu batzuei eman behar zaien konponbidea egitateen araberakoa da, ez, ordea, gauzaren ukandunak izan duen asmoaren araberakoa (LACRUZ). KZren 460. artikuluak aipatzen ditu edukitza galtzeko arrazoiak. Alabaina, artikulu horretara ez dira biltzen edukitza galtzea dakarten kasu guztiak; hau da, zerrenda hori ez da numerus clausus. Esaterako, edukitzea ahalbidetzen duen titulua duenak botatze-akzioa edo erreibindikazio akzioa egikaritzen badu, eta horretan garaile ateratzen bada, une horretara arte edukitzaile izan denak edukitza galduko du; kasu horrek ere edukitza galtzea dakar, baina hori ez da agertzen KZren 460. art.ko zerrendan. Edukitza galtzeko arrazoien artean, bi mota bereiz ditzakegu: batetik, borondatezkoak, edukitzailearen borondateak eragina duenean (gauza bertan behera uztea edo beste bati lagatzea); eta, bestetik, borondatezkoak ez direnak. Azken horietan, edukitzaileak, bere borondatearen aurka edo bere borondateak eraginik izan gabe, edukitza galtzen du (edukitzaileari gauza kentzea eta gauza hori suntsitzea). 1. Gauza bertan behera uztea (KZren 460.1 art.). Hori gertatzen da, edukitzaileak hala nahita bere eskutik kanpo uzten duenean gauza; beraz, gauzaren edukitzaileak izate hori galtzeko asmoa du. Gauza bat bertan behera utzi dela ulertzeko, kontuan hartu behar dira gauza uzteko egintza horretan izan ziren inguruabarrak (KZren 615 eta 616. art.ak). 2. Gauza beste bati lagatzea, kostubidez zein dohain bidez. Edukitzaileak edukitza galduko du, gauza beste pertsona bati eskualdatzen badio traditio bidez. Gehienetan, traditioa kontratu baten ondorioa da; kontratu hori kostubidezkoa (salerosketa, trukea eta abar) nahiz dohain bidezkoa


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.