Eskubide errealak1

Page 142

§22. EDUKITZEKO MODUA 70. Edukitzeko moduari buruzko ideia KZren 432. art.an arautzen da edukitzeko modua; horren arabera, «ondasun eta eskubideen gaineko edukitza bi modutan izan daiteke: ugazaba moduan, edo, bestela, gauza edo eskubideak artatu nahiz lupertzeko ukandun moduan, horien gaineko jabaria beste inorena izanik». Artikulu hori aurrerago aztertu dugu, bereizketa horren autonomiari buruz ari izan garenean. KZren 432. art.ak edukitzeko modua azaltzen du; manu horren arabera, edukitzeko modua da «objektuari begira egikaritzen den ohiko jarrera juridikoa, titulua izateko eskubidea dagoen ala ez kontuan izan barik» (COCA, BADOSA aipatuz). Beste era batera esateko, edukitzeko moduak adierazten du objektuaren gaineko eskubidearen egikaritza, edukitzaileak duen eskubidea kontuan hartu barik. KZren 432. art.ak edukitzeko bi modu desberdin azaltzen ditu: ugazaba gisa eta ukandun gisa; dena den, horren inguruko arazoa hurrengo atalean aztertuko dugu. Oraingoz esango dugu ugazaba moduan edukitzeak bi esparru desberdinetan duela garrantzia: batetik, usukapioan, KZren 447 eta 1941. art.etan ezarritakoaren arabera; eta, bestetik, titulua dagoelako presuntzioan (KZren 448. art.). 63. Edukitzeko moduak: ugazaba eta ukanduna KZren 432. art.ak edukitzeko moduak azaltzen ditu, bi aukera emanez: ugazaba eta ukanduna. Gisa berean, bi moduok era desberdinean aztertu behar dira, edukitzaren objektua gauza ala eskubidea den kontuan hartuta. a) Ugazaba moduan edukitzea. KZren 432. art.an adierazitakoa interpretatzeko, doktrinak finkatu behar izan du ugazabatzat zer ulertu behar den. Aurrekoari bi irtenbide eman zaizkio, alegia: lehendabizikoa, ugazaba jabea baino ez dela ulertzea; bigarrena, edozein eskubide errealen titularra dela ulertzea. Bigarren esangura hori adierazita dago Auzitegi Gorenak 1986ko ekainaren 23an emandako epaian (ikus MORALES; horren aurka, ALBALALEJO eta COCA). Zernahi gisaz, gure ustetan, ugazaba izatea da jabeak objektuari


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.
Eskubide errealak1 by elkarmedia - Issuu