Eskubide errealak1

Page 139

Zortzigarren gaia EDUKITZAREN EDUKIA

Laburpena: §21. Edukitzaren edukia 67. Edukitzak izan ditzakeen edukiak 68. Gauzen edukitzak duen edukia 69. Eskubideen edukitzak duen edukia §22. Edukitzeko modua 70. Edukitzeko moduari buruzko ideia 71. Edukitzeko moduak: ugazaba eta ukanduna 72. Edukitzeko moduaren iraupena: edukitzeko modua aldatzea 73. Edukitzeko moduek dakartzaten ondorioak: 74. Kode Zibilaren 464. artikuluko erregela §21. EDUKITZAREN EDUKIA 67. Edukitzak izan ditzakeen edukiak Edukitzaren edukiak ondoko galderari erantzuten dio: zer da edukitzea? Galdera horren erantzuna KZren 430.etik 432.erako art.ek ondorioztatzen dute. Aldatu ere, edukitzaren edukia objektuaren arabera aldatzen da. a) Objektua gauza fisikoa bada, ukantzak zehaztuko du edukitzaren edukia (KZren 432. art.). b) Objektua eskubidea izanez gero, berriz, edukitzaren edukia eskubide horren egikaritzak zehaztuko du. Edukitzaren edukia zer den ulertzeko lehenengo hurbilketa horrek KZren 438. art.an du oinarria. Artikulu horren arabera, gauzak edo eskubideak «norberaren borondatearen menpe geratzen direnean», horien edukitza eskuratzen da. Horregatik esan daiteke borondateak zehazten duela zein izango den subjektuaren jarrera, edukitzaren objektuari begira. Jarrera hori, izatez, objektuaren ezaugarrien araberakoa da.


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.
Eskubide errealak1 by elkarmedia - Issuu