Eskubide errealak1

Page 123

Zazpigarren gaia EDUKITZAREN KONTZEPTUA ETA OSAGAIAK

Laburpena: ยง17. Edukitza aztertzeko sarrera 55. Edukitzari buruzko ulerkera ezberdinak 56. Edukitza egitate gisa 57. Edukitzaren zergatia ยง18. Edukitzaren osagaiak 58. Ukantza 59. Edukitzailearen egoera edukitza kendu zaionean 60. Ugazaba izateko asmoa ยง19. Edukitza-motak 61. Edukitza naturala eta edukitza zibila 62. Norberaren izenean eta inoren izenean edukitzea. Edukitzaren zerbitzaria 63. Zuzeneko edukitza eta bitartezko edukitza ยง20. Edukitzaren objektua 64. Edukitzaren objektu bikoitza 65. Gauzak edukitzaren objektu 66. Eskubideak edukitzaren objektu ยง17. EDUKITZA AZTERTZEKO SARRERA 55. Edukitzari buruzko ulerkera ezberdinak Edukitza da, oinarrian, edozein pertsonak gauza bat edo batzuen gainean duen ahalmena. Hortik abiatuz, autoreek azaldu nahi izan dute zergatik antolamendu juridikoak ahalmen hori aitortu eta babesten duen interdiktu deitutako akzio berezi batzuen bitartez. Gogora ekarri behar dugu, beraz, doktrinan arazo zaharra izan dena: edukitzaren izaerari buruzko arazoa, hain zuzen. Batzuen ustez, edukitza egitate hutsa da; beste batzuen iritziz, benetako eskubide subjektiboa. Hori dela eta, edukitzaren izaerari buruz doktrinan agertu diren jarrera ezberdinak aztertu behar ditugu, azterketa hori lar erabilgarria ez bada ere.


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.