Eskubide errealak1

Page 116

moduan. Agerikoa denez, jabea hipotekaren titular bihurtzeak garrantzia du eskubide errealen arteko lerrunean (lehentasuna), bai eta kredituen zirkulazio eta lorpenean ere. d) Gaur egun, Kataluniako Generalitateak emandako 13/1990ko Legearen 17. artikulua ere salbuespena da. Manu horren arabera, zortasuna ez da azkentzen lur nagusiaren eta zortasunpeko lurraren jabetza pertsona berak aldi berean badu ere; edozein modutan ere, interesdunak zortasuna azkentzeko borondatea aitortu eta Erregistroan zortasun hori ezereztea lor dezake. §16. JABARIA GALTZEA ETA AZKENTZEA 53. Bertan behera uztea Orain arte azaldutako arrazoiek azkendu egiten dituzte eskubide erreal guztiak (gauza galtzea edo suntsitzea) edo in re aliena eskubideak (uko egitea eta bateratzea). Harreman juridikoerrealak azkentzeko arrazoien azterketa osoa izan dadin, jabaria azkentzeko arrazoiak azaldu beharko dira (egia esan, jabariaren galera eragiten duten arrazoiak baino ez dira), bai eta inoren gauzaren gaineko eskubide errealak azkentzeko arrazoiak ere kasuankasuan aztertu. Azken horiek Gauzei buruzko zuzenbidearen Zati Berezian aztertuko ditugu, eskubide errealak bananbanan jorratzen ditugunean. Jarraian, jabaria azkentzeko arrazoiak bakarrik azalduko ditugu. Jabaria azkentzeko arrazoiak, berez, jabaria galtzeko arrazoiak baino ez dira. Jabetza azkentzen da, aurrerago azaldu dugun moduan, gauza galdu edo suntsitzen denean bakarrik. Gainerako kasuetan (ondasun higigarriak bertan behera uzten direnean izan ezik eta ondasun higigarri horiek res nullius diren bitartean), jabetza ez da azkentzen, beste subjektu batek eskuratzen baitu. Horretara, jabetza galtzeko arrazoi izango lirateke, ez, ordea, azkentze-arrazoi. Atal honetan, bertan behera uztea edo derelictioa aztertuko dugu, bai eta jabetzaren ezeztapena ere. Nahiz eta jabetza galtzeko arrazoi gehiago izan (esaterako, nahitaez jabetza kentzea, eskualdaketa edo usukapioa), gainerakoak beste gai batzuetan aztertuko ditugu.

Derelictioa edo bertan behera uztea alde bakarreko egintza juridikoa da; egintza horren bidez, eskubide errealaren edo, zehatzago esateko, jabariaren titularrak eskubide hori beraren ondaretik atera eta kanpoan uzten du, gehienetan, eskubidea azkenduz.

Autore askoren ustetan, uko egitearen muina dira azkentze-ondorea eta alde bakarreko izaera; beraz, ezin dira benetako ukotzat hartu uko egite eskualdatzaileak edo alde biko ukoak. Gure iritziz, alde bakarreko izaera bada uko egitearen muina, ukoaren jatorria hitzarmena edo kontratua


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.
Eskubide errealak1 by elkarmedia - Issuu