Hogeita hamazazpigarren gaia FINANTZAKETA KONTRATUAK Laburpena: §166. Finantzaketa kontratuak.— 506. Kontzeptua eta eginkizu na.— §167. Mutuoa edo mailegu bakuna.— 507. Kontzeptua eta ezaugarriak: A) Mutuoaren izaera erreala eta adostasunezko izaera; B) Alde bakarrekotasuna eta alde bikotasuna; C) Dohainekotasuna eta kostubidezkotasuna; D) Mutoaren merkataritzako izaera.— 508. Osagaiak.— 509. Ondoreak.— §168. Korritudun mutuoa eta Lukurre ria zapaltzeko Legea.— 510. Korrituak ordaintzeko ituna.— 511. Lukurreriaren zapalkuntza.— §169. Leasing kontratuak.— 512. Kon tzeptua, eginkizuna eta egitura.— 513. Izaera juridikoa.— 514. Eraentza juridikoa.
§166. FINANTZAKETA KONTRATUAK 506. Kontzeptua eta eginkizuna Sarritan, gizabanakoek (enpresario izan zein ez izan) ez dute izaten nahikoa likideziarik, ondasun zehatz batzuen jabaria edota luperketa eskuratzeko; adibidez, etxebizitzak nahiz kotxeak erosteko, edota enpresen ekoizpena osa tu eta berriztatuko duten makinak eskuratzeko. Kasu horietan, subjektuek hiru aukera dituzte: lehendabizikoa, ondasunoi uko egitea; bigarrena, behar besteko diru kopurua aurreztea, ondasun horien jabaria, erabilera edota luperketa eskuratzeko; eta, hirugarrena, azkenik, gainontzekoengana jotzea, horiek ja betza zein luperketaren eskuraketa finantza diezaieten. Horretarako erabiltzen dira, hain zuzen ere, finantzaketa kontratuak. Kontratu horien bidez, diru kopuru zehatz bat lor daiteke; diru horren truk, beste horrenbeste eta, hala denean, korrituak ere, itzuli behar dira. Dena dela, finantzaketa bi deak ez dira agortzen diru kopuruak lortu nahiz ematearekin; aitzitik, lege gileak zenbat formula asmatu eta beste hainbeste finantzaketa