Berrogeita batgarren gaia JABETZA INTELEKTUALA USTIATZEKO KONTRATUAK Laburpena: §185. Xedapen orokorrak.— 556. Ustiapen eskubideak eskualdatzea eta lagatzea.— 557. Esparrua eta izaera.— 558. Lagapenaren osagaiak eta betekizunak: A) Subjektuak; B) Objektua; C) Denbora eta espazio esparruak; D) Forma.— 559. Motak. Kostubidezko lagapena: A) Dohaineko lagapena; B) Proportziozko ordainketa; C) Goren mugako ordainketa.— 560. Edukia.— 561. Esklusiban egindako lagapena: A) Kasuak; B) Edukia.— §186. Zuzenbide tipoaren barneko kontraturik nagusienak.— 562. Argitaratze kontratua.— 563. Antzerkiak eta musika egiteko kontratua.— 564. Ikusentzuteko lanen ekoizpen kontratua.
§185. XEDAPEN OROKORRAK 556. Ustiapen eskubideak eskualdatzea eta lagatzea JILren Igo. liburuko V. tituluak arautzen du jabetza intelektuala ustiatzeko eskubideen eskualdaketa (dena dela, kontutan hartu beharrekoa da egile eskubidearen eduki morala ezin dela eskualdatu). Horretarako, lehenengo eta behin, xedapen orokor batzuk ezartzen ditu lehenengo kapituluan (42.etik 57.era arteko art.etan, alegia); eta, ondoren, Zuzenbide tipoaren barneko kontratu batzuk arautzen ditu. Legearen hurrenkerari helduta, jarrai an xedapen orokorrak aztertuko ditugu eta gero, Zuzenbide tipoaren barneko kontraturik nagusienak. Nolanahi ere, horrekin hasi baino lehen, ñabardura batzuk egin behar ditugu. Orokorrean, JILk «eskualdaketa»z hitz egiten du (nahiz eta batzuetan, lagapen, emate edota baimen adierazmoldeak erabili). Hala eta guztiz ere, eskualdaketa baino, aldi baterako lagapena arautzen dute, bai xedapen orokorrek, bai eta Zuzenbide tipoaren barneko kontratuek ere. Egileak jatorriz ustiapen eskubide batzuk ditu eta eskubide horiek laga ditzake epe