Doktrina - Zuzenbide Zibila - Betebeharrak (3)

Page 129

Berrogeigarren gaia AUZIAREN GAINEAN EGINDAKO KONTRATUAK Laburpena: §183. Transakzioa.— 547. Transakzioaren eginkizuna: A) Transak zioa eta eztabaidak konpontzeko beste bide batzuk; B) Gatazka eko nomikoa eta juridikoa; C) Transakzioa eta finkapena; D) Transakzioa eta ezbaia.— 548. «Elkarrekiko emateak» eta transakzioaren karia.— 549. Transakzioa kontratu gisa: A) Transakzioaren subjektuak, objektua eta forma; B) Transakzioaren ondoreak.— 550. Transakzioan izan daitezkeen akatsak: A) Okerra; B) Doloa.— §184. Tartekaritza.— 551. Tartekaritza eztabaidak konpontzeko bide gisa.— 552. Auzigaia tartekaritzapean jartzeko hitzarmena.— 553. Tartekariak.— 554. Tartekaritza prozedu ra.— 555. Tartekaritza laudoa: A) Laudoaren balioa eta eragingarri tasuna; B) Laudoaren aurkako errekurtsoak.

§183. TRANSAKZIOA 547. Transakzioaren eginkizuna A) Transakzioa eta eztabaidak konpontzeko beste bide batzuk Kode Zibilak kontratu gisa definitzen du transakzioa, 1809. art.an: transakzioa kontratua da eta, horren bidez, alderdiek zerbait eman, hitz eman edo atxikitzen dute, auzia hastea eragotzi edo hasitakoari amaiera emateko. Kodeak emadako definizioari helduz, transakzioa kontratua da eta horren eginkizuna auzia hastea eragotzi edo horri amaiera ematea da, elkarrekiko emateen bidez. Horrez gain, hasitako auziaren edo hasteko dagoenaren gainean transakzioak duen eragingarritasuna KZren 1816. art.ak sendotzen du; manu horren arabera, transakzioak gauza epaituaren indarra du. Beste mo du batera esateko, transakzioak, gainerako kontratuekin gertatzen den bezala, jokabide erregela ezartzen du, eta alderdiek erregela horren menpe jokatu behar dute (KZren 1091. art.); gainera,


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.