Hogeita hemeretzigarren gaia AUSAZKO KONTRATUAK Laburpena: §178. Ausazko kontratuak.— 536. Kontzeptua eta eginkizuna.— §179. Bizi arteko errenta.— 537. Kontzeptua.— 538. Subjektuak.— 539. Objektua eta forma.— 540. Ondoreak.— §180. Bizi arteko kontratua.— 541. Izaera eta eraentza.— §181. Jokoa eta apustua.— 542. Eraentza juridikoa.— §182. Aseguru kontratua.— 543. Kontzeptua eta izaera.— 544. Kontratuaren osagaiak.— 545. Kontratuaren forma.— 546. On doreak.
§178. AUSAZKO KONTRATUAK 536. Kontzeptua eta eginkizuna Kostubidezko negozioen artean, betidanik jarri izan dira aurrez aurre ausazko kontratuak eta kontratu konmutatiboak. Hala ere, bi kategoria horien definizioa sekula ere ez da izan argiegia. Aitzitik, ausazko kontratuak eta kontratu konmutatiboak bereizteko, hainbat teoria edo irizpide azaldu dira, besteak beste: irabazien berri izatea ala ez izatea; kontratuak eratorritako prestazioen artean proportzioa izatea ala ez izatea; kontratuak ekar ditzakeen emaitza ekonomikoak ziurrak izatea ala ez izatea etab. Nolanahi ere, tesi ho riek guztiek ez dute laguntza handirik eman arestian aipatutako kategoriak hobeto ulertzeko. Edozein modutan ere, ageriagerian jarri dute gaur egungo Zuzenbidean bi kategoria horiek bereizteak ez duela inolako erabilgarritasun praktikorik (are gutxiago, kaltearen ziozko hutsalketa mugatu denetik; aplikatu ere, hutsalketa kontratu konmutatiboei aplikatzen zitzaien eta ez, ordea, ausazko kontratuei, azken horietan oinarrioinarrizkoa baita ausa). Espainiako Kode Zibilak ere argitasunik gabeko bide horri eutsi dio. Horixe atzeman daiteke, 1790. art.ak ematen duen definizioa irakurriz gero. Artikulu horren arabera: «ausazko