Hirugarren gaia BETEBEHARRAREN OSAGAIAK Laburpena: §10. Betebeharraren osagaiak.— 21. Zorra eta erantzukizuna.— 22. Erantzukizunaren ezaugarriak.— §11. Erantzukizunik gabeko zorraren ustezko kasuak.— 23. Betebehar naturalak.— 24. Erantzukizunik gabeko zorraren (ustezko) kasuak: A) Preskribatutako zorra ordaintzea edo betetzea; B) Jokoak eratorritako zorrak; C) Mailegu kontratuan hitzartu ez diren korrituak ordaintzea; D) Ustez zor ez denaren or dainketa atxikitzea.— §12. Zorrik gabeko erantzukizuna eta eran tzukizun mugatu edo mailakatuari buruzko kasuak.— 25. Zorrik gabeko erantzukizuna. Kritika.— 26. Erantzukizun mugatuko kasuak.
§10. BETEBEHARRAREN OSAGAIAK 21. Zorra eta erantzukizuna Aurreko gaietan azpimarratu dugunez, betebeharra lotura juridikoa da. Lotura hori dela bide, pertsona batek (hots, zordunak) jokabide zehatz bat be te behar du (prestazioa edo prestazio jokabidea, hain zuzen) beste pertsona batentzat (hots, hartzekodunarentzat). KZren 1088. art.ak dioenez, jokabide hori zerbait eman, egin edo ez egitean datza. Hortaz, zordunak zor den prestazioa gauzatu edo bete behar du: diru kopuru jakin bat eman, gauza zehatz bat eman, jokabide zehatza (positiboa zein negatiboa) bete etab. De na dela, gerta daiteke (eta sarritan gertatzen da) zordunak ez betetzea berak zor duen jokabide hori. Kasu horietan, antolamendu juridikoak tresna berezi bat arautzen du: erantzukizuna, alegia. Orokorrean, erantzukizunaren bidez, zordunaren ondasunak erabil daitezke, zorraren derrigorrezko ordainketa lortzeko; izan ere, aurreko gaietan esan dugun bezala, hartzekodunak on dasun horiei kolpe egin diezaieke. Hori kontutan hartuta, zordunaren ondare erantzukizun ere deitu omen zaio hor aipatutako tresnari. Erantzukizun horri buruz ari da, hain zuzen V. L. MONTÉS PENADÉS