Hemezortzigarren gaia KONTRATUAREN OINARRIZKO OSAGAIAK Laburpena: §69. Arazo orokorrak.— 184. Kontratuaren osagaiak edo betekizu nak.— 185. Kontratuaren oinarrizko osagaiak, berezkoak eta aldian aldikoak.— §70. Kontratatzeko gaitasuna.— 186. Adingabekoa eta ezgaia.— 187. Berezko ezgaitasuna.— 188. Pertsona juridikoen gai tasuna.— 189. Kontratatzeko debekua.— §71. Kontratu adostasuna.— 190. Esangura.— 191. Adostasuna adieraztea.— 192. Isiltasuna.— §72. Autokontratua.— 193. Autokontratua.— §73. Kontratuaren objek tua.— 194. Esangura.— 195. Betekizunak: A) Ahalezkoa; B) Zilegia; C) Zehatza.— §74. Kontratuaren karia.— 196. Kontratuaren karia, betebeharraren karia, eratxikipenaren karia.— 197. Kontratuaren karia: eginkizunak.— 198. Kontratuaren kariari buruzko ideia: teori ak.— 199. Kariaren betekizunak: A) Izatea; B) Egiazkotasuna; C) Zilegitasuna.— 200. Kontratu abstraktuak.— §75. Kontratuaren for ma.— 201. Esangura.— 202. Ad solemnitatem forma eta ad probationem forma.— 203. Formaren betekizuna Kode Zibilean: 1278, 1279 eta 1280. artikuluak.
§69. ARAZO OROKORRAK 184. Kontratuaren osagaiak edo betekizunak Kontratua eta borondatearen autonomia ezin dira beste barik identifikatu, borondatearen autonomia berez ez delako nahikoa bere ondorerik ohikoenak sortzeko. Aitzitik, borondatearen autonomia eratzeko, beharrezkoa da lege ak zehaztutako betekizunak eta baldintzak izatea. Deitu ere, eskakizun horiei kontratuaren osagai deritze. Gero azalduko dugun bezala, osagai guztiek ez dute esangura bera; horregatik, zenbait autoreren ustez, bereiztu egin behar dira oinarrizko osagaiak, berezkoak eta aldian aldikoak. Kontratuaren osagaiak arautzeak berez erakusten du legegileak horren gaineko ardura berezia duela. Bada, norbanakoaren askatasuna agertarazteko balio du kontratuak eta, Mª R. VALPUESTA FERNÁNDEZ
104