Hamazazpigarren gaia KONTRATUA Laburpena: §66. Kontratuaren kontzeptua.— 174. Esangura.— 175. Kontratuaren eraketa historikoa.— 176. Kontratua Kode Zibilean.— 177. Kontratuari buruzko arauketaren iturriak: A) Kode Zibilaren 1258. artikulua; B) Hierarkia.— 178. Kontratuaren erakunde izaerako esangura: kontratua eta borondatearen autonomia.— 179. Esangura teknikoa: kontratua Zuzenbide pribatuaren sisteman: A) Kontratua eta jabetza; B) Kontratua eta familia; C) Kontratua eta jaraunspena.— §67. Kontratuak izan dituen aldaketa modernoak.— 180. Estatuaren eskuhartzea.— 181. Kontratuari buruzko esparruaren «estandarizazioa».— 182. Kontratuaren baldintza orokorrak: A) Kontzeptua eta esangura; B) Eraentza juridikoa.— §68. Kontratu motak.— 183. Sailkapena.
§66. KONTRATUAREN KONTZEPTUA 174. Esangura Kontratuaren kontzeptua zehazteko, Zuzenbide positiboaren datuak hartu behar dira abiapuntutzat. Horretara, KZren 1254. art.ak dioenez, kontratua bada izan pertsona bat edo gehiago prest daudenean euren burua gauza edota zerbitzuren bat ematera behartzeko; manu horrek esandakoaren ildotik, 1089. art.aren arabera, kontratua betebeharren iturrietako bat da; eta 1091. art.ak xedatzen duenez, betebehar horiek «lege indarra» dute alderdien artean (hor erabilitako adierazmoldea desegokia izan arren, aditzera ematen du betebeharrok «indar loteslea» dutela); horretan, kontratuak berak adierazten du zelan bete behar diren betebehar horiek. Aurrean esandakoaren harira, kontratua hauxe da: alderdien artean betebeharrak sortzen dituen borondate adostasuna. Definizio hori zehatza da testuinguru historiko, arauemaile eta sistematiko zabal batean ulertzen bada; gainera, definizio horrek hartzen du erakundearen muina bakarrik, bai esangura teknikoan, bai erakunde legez duen esanguran. Hori Mª R. VALPUESTA FERNÁNDEZ