Hamaseigarren gaia BETEBEHARRA AZKENTZEA Laburpena: §65. Ordainketaz aparte, betebeharra azkentzeko beste bide batzuk.— 167. Sarrera.— 168. Konpentsazioa: A) Kontzeptua eta oinarria; B) Motak; C) Eraentza; D) Ondoreak.— 169. Eskubideak bateratzea.— 170. Aldaberriketa azkentzailea.— 171. Betebeharra barkatzea: A) Kontzeptua eta izaera; B) Motak; C) Eraentza.— 172. Prestazioaren gertatze bidezko ezintasuna: A) Orokorrean; B) Inguruabarrak gertatze bidez aldatzea, betebeharra azkentzeko kari gisa. Rebus sic stantibus klausulari buruzko teoria.— 173. Betebeharra azkentzeko beste kari batzuk: elkarren arteko adostasuna eta alde bakarreko erabakia: A) Elkarren arteko adostasuna; B) Alde bakarreko erabakia.
§65. ORDAINKETAZ APARTE, BETEBEHARRA AZKENTZEKO BESTE BIDE BATZUK 167. Sarrera Jakina denez, KZren 1156. art.ak betebeharra azkentzeko kari batzuk arautzen ditu. Dena dela, zerrenda horrek ez ditu kasu guztiguztiak ze hazten; aitzitik, kasurik adierazgarrienak bakarrik zehazten ditu. Kasu hori ek, batetik, «orokorrak» dira, betebehar mota guztietarako balio dutelako. Eta, bestetik, «zuzenekoak» dira, epailearen adierazpenik behar ez dutelako; nola nahi ere, zorduna kari horien aurka jartzen bada, orduan nahitaezkoa da epailearen adierazpena. Edozein modutan ere, zerrenda hori osagabea da. Kode Zibilean bertan badira izan, sistematizatu gabe bada ere, betebeharrak azkentzeko beste kari batzuk: deuseztasuna, hutsalketa, baldintza suntsiarazlea, amaierako epemu ga, heriotza, preskripzioa, bateratzea etab. Gai honetan ondoren aipatuko diren kariak jorratuko