Doktrina - Zuzenbide Zibila - Betebeharrak (1)

Page 37

Lehenengo gaia ONDAREARI BURUZKO ZUZENBIDEA Laburpena: §1. Sistema ekonomikoa, ondasunez jabetzea eta horiek aprobetxatzea.— 1. Eredu teorikoak.— 2. Merkatu eta Estatuaren arteko dialektika.— §2. «Konstituzio ekonomikoa».— 3. Konstituzio ekonomikoak ondasunen eratxikipenari buruz egindako zehaztapenak: A) Ondasunak gizabanakoei eratxikitzea; B) Herri erakundeen titulartasuna.— 4. Ondasunen eskualdaketari buruz egindako zehaztapenak: ekimen pribatua eta ekimen publikoa: A) Ekimen pribatuaren forma juridikoak; B) Ekimen publikoaren forma juridikoak.— 5. Estatuaren zuzendaritza, gizabanakoei eratxikitako esparruan: A) Plangintza ekonomikoa; B) Enpresetan eskuhartzea; C) Herri erakundeek enpresak kudeatzea.— §3. Ondareari buruzko zuzenbide pribatua.— 6. Edukia.

§1. SISTEMA EKONOMIKOA, ONDASUNEZ JABETZEA ETA HORIEK APROBETXATZEA 1. Eredu teorikoak Jakina denez, Zuzenbidearentzat garrantzitsuak diren ondasun ekonomikoen artean, mota edo kategoria desberdinak daude. Datu horretatik abiatuz, bi dira ondasun horiei begira Zuzenbideak konpondu behar dituen arazoak: lehendabizikoa, ondasunok nori eratxiki; eta bigarrena, berriz, ondasun horiek subjektu batetik bestera nola eskualdatu, hau da, ondare batetik bestera zelan aldatu. Kasuankasuan hartutako konponbidearen arabera, erabat ezberdina izango da sistema ekonomikoa eta, horren ondorioz, gizarte mota. Ondokoak izan daitezke muturreko eredu teorikoak: lehenengoan, giza banakoei bananbanan ez zaie inolako ondasunik eratxikitzen, kolektibitatea delako ondasun guztien titularra. Edozein modutan ere, lehendabiziko eredu horretan, kolektibitatearen organo artezkariek ondasunen erabilera zein kon tsumoa ahalbideratuko diete gizabanakoei, euren beharrizanak F. BLASCO GASCÓ


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.
Doktrina - Zuzenbide Zibila - Betebeharrak (1) by elkarmedia - Issuu