Doktrina - Zuzenbide Zibila - Betebeharrak (1)

Page 351

Hamalaugarren gaia HARTZEKODUNEN PILAKETA Laburpena: §58. Hartzekodunak pilatzea eta zordunaren ondarea nahikoa ez izatea.— 147. Kaudimengabeziaren ideia.— 148. Pilaketaren erregela: par conditio creditorum. Berorren salbuespenak.— 149. Pribilegioa, hurrenkera eta lehenespena Kode Zibilean.— §59. Kreditu pribile giatuak.— 150. Pribilegioen kontzeptua, eginkizuna eta egikaritza.— 151. Ondasun higikorren gaineko pribilegio bereziak.— 152. Ondasun higiezinen gaineko pribilegio bereziak.— 153. Pribilegio orokorrak.— 154. Kreditu pribilegiatuen arteko hurrenkera.— §60. Hartzekodunen konkurtsoa.— 155. Konkurtsoa baino lehenagoko egoerak.— 156. Har tzekodunen konkurtsoak dituen baldintzak, garapena eta ondoreak.

§58. HARTZEKODUNAK PILATZEA ETA ZORDUNAREN ONDAREA NAHIKOA EZ IZATEA 147. Kaudimengabeziaren ideia Agertu ere, kaudimengabezia adierazmoldea KZren hogei manutan agertzen da gutxienez. Era berean, beste testu batzuetan ere bada horren inguruko aipamenik, besteak beste, Merkataritzako Kodean (348. art.), Sozietate Anonimoei buruzko Legean (39 eta 281. art.ak), Ganbio Letra eta Txekeari buruzko Legean (146. art.) eta Ordainketa Etendurari buruz 1922ko uztailaren 26an emandako Legean (8, 10, 20 eta 21. art.ak). KZren art.ek egindako aipamen batzuetan, badirudi kaudimengabezi egoerek kalte egiten diotela kreditu eskubideari (1129, 1206, 1292, 1467, 1660 eta 1685 art.ak). Beste aipamen batzuek, aldiz, bermatu beharreko «arriskua» adierazten dute edo, bestela, bermea lortzeko sistema edo mekanismoa (1071, 1072, 1139, 1145, 1529, 1721, 1829, 1833, 1843, 1844 eta 1846. art.ak). Beste hainbatetan, ostera, kontratuaren arauketa azaletik edo sakonean aldarazteko baldintza gisa agertzen da kaudimengabezia (1700.3; 1732.3. art.ak). Eta azken batzuetan, sistema bera


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.