Doktrina - Zuzenbide Zibila - Betebeharrak (1)

Page 287

Hamabigarren gaia KREDITU ESKUBIDEAREN DEFENTSA Laburpena: §48. Kredituaren babesa.— 116. Defentsa bideak.— 117. Judizio bidezko neurriak.— §49. Maularen kontrako babesa.— 118. Zorduna ren kaudimenari eusteko akzioak.— 119. Paulotar akzioa edo ezeztapen akzioa: A) Kontzeptua eta izaera; B) Baldintzak; C) Ondoreak.— §50. Babes errepresiboa.— 120. Betepen akzioak.— 121. Derrigorrezko betepena.— 122. Kontratuzko kaltegalerak ordaintzea.— 123. Subrogazio akzioa.— §51. Kredituaren babesa betebehar sinalagmatikoetan.— 124. Ezbetetzeagatiko salbuespena.— 125. Ezbetetzeagatiko suntsiarazpena: A) Baldintzak; B) Suntsiarazpenaren ondoreak.

§48. KREDITUAREN BABESA 116. Defentsa bideak Antolamendu juridikoak zenbait ahalmen eta akzio eratxikitzen dizkio hartzekodunari, horrek bere interesak babes ditzan. Ahalmen eta akzio horietako batzuk betebeharra eskatzeko unea heldu baino arinago erabiltzen dira; beste batzuk, ordea, betebeharra eskatzeko unearen ondoren. Lehendabizikoek aurrearretazko eginkizuna betetzen dute, betebeharra ez betetzeak ekar ditzakeen kalteei aurre egiteko balio dutelako. Bigarrenek, aldiz, eginkizun errepresiboa betetzen dute, ezbetetzeak hartzekodunaren interesei egin dizkien kalteak konpontzeko balio dutelako, eta kalte horiek konpontzeko bide egokiak ematen dituztelako. Aurrearretazko babesbideen artean, ondokoak azpimarra daitezke: zordunaren maulazko egintzen aurkako defentsa, ezeztapen akzio edo paulotar akzioaren bidez; eperako betebeharrak aurreraturik mugaeguneratzea, zorduna kaudimengabe bihurtzen denean (KZren 1129.1. art.); eta, bukatzeko, judizioan hartutako berme neurriak. Horien artean, aurreko gaietan azaldu dugu zer den betebeharra aurreraturik mugaeguneratzea eta gai horietara jo


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.