Doktrina - Zuzenbide Zibila - Betebeharrak (1)

Page 263

Hamaikagarren gaia EZBETETZEAGATIKO ERANTZUKIZUNA Laburpena: §42. Kontratu erantzukizunaren oinarria.— 99. Kode Zibilaren gidalerroak, zordunaren erantzukizunari buruz.— 100. Ezbetetzeagatiko kaltea egozteko irizpideak.— 101. Ezbetetzearen ondorioak, zordunaren erantzukizunari dagokionez.— 102. Zordunaren erantzukizuna, haren la guntzaileek zerbait egin eta ez egiteagatik.— §43. Zorduna betebeharretatik askatzea.— 103. Ezustekoa eta ezinbestekoa.— 104. Hartzekodunaren berandutza edo mora credendi eta hartzekodunaren lankidetza behar bestekoa ez izatea.— 105. Gainontzekoek kreditu eskubideari kalte egitea.— §44. Erruagatiko erantzukizuna.— 106. Errua arduragabekeria gisa eta errua trebetasunik eza gisa.— 107. Erruak era torritako erantzukizunaren moderazioa.— §45. Doloagatiko erantzu kizuna.— 108. Doloa, gaitzustea eta maula.— 109. Doloagatiko erantzukizunaren berezitasunak.— §46. Erantzukizun objektibo edo ob jektibizatuaren kasuak.— 110. Kasuen aipamena.— 111. Froga arazoak eta erruaren aldeko presuntzioa.— 112. Betebehar generikoen kasua eta, bereziki, diruzko betebeharren kasua.— §47. Erantzukizunaren inguruko itunak.— 113. Klausula askatzaileak.— 114. Klausula astungarriak edo mugapen klausulak.— 115. Bereziki, zigor klausula. Beste arau batzuetara jo beharra.

§42. KONTRATU ERANTZUKIZUNAREN OINARRIA 99. Kode Zibilaren gidalerroak, zordunaren erantzukizunari buruz Ezbetetzeagatiko erantzukizunaren edo kontratu erantzukizunaren inguruan, betidanik eztabaidatu izan da ea erantzukizun hori zordunak izan de zakeen gaitzesteko moduko portaeran oinarritzen den; hau da, zordunaren erruari buruzko ideian oinarritzen den. Aurreko gaian ikusi dugunez, pres tazioa berandu betetzeak, ez betetzeak edo okerretara betetzeak


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.
Doktrina - Zuzenbide Zibila - Betebeharrak (1) by elkarmedia - Issuu