Doktrina - Zuzenbide Zibila - Betebeharrak (1)

Page 217

Bederatzigarren gaia BETEPENAREN SUBROGATUAK Laburpena: §37. Betepenaren subrogatuak.— 86. Ordainketa eskaintzea eta hori zainpean jartzea: A) Izaera eta eginkizuna; B) Prozedura; C) Ondoreak; D) Lege kasuak.— 87. Ordainean ematea: A) Izaera eta eginkizuna; B) Eraentza.— 88. Hartzekodunei ondasunak lagatzea: A) Izaera eta eginkizuna; B) Prozedura; C) Motak; D) Ondoreak.

§37. BETEPENAREN SUBROGATUAK Jakina dugunez, kasu batzuetan, betebeharra zehatzmehatz betetzeaz gain, badira beste bide batzuk ordainketaren helburua lortzeko; beste bide horiek betebeharra erabat betetzearen ordezkoak edo subrogatuak besterik ez dira. Bideon azalpenari heldu orduko eta errakuntzarik izan ez dadin, argitu beharra dago zer den zehatzmehatz betetzearen ordezko edo subrogatu iza tea. Lehenengo eta behin, kontutan izan behar da ordainketaren subrogatu edo ordezko horiek ezin direla guztiz parekatu osoosorik betetzearekin. Orobat, «ordainketaren eginkizuna betetzeak» berez dakar betebeharra eratzean pres tazioari buruz ezarritako egitaraua aldatzea. Bigarrenik, azpimarratu behar da ordaintzeko bide edo prozedura horiek ez dutela izaera juridiko bera. Alde rantziz, eurok ondore desberdinak sortaraz ditzakete, bereziki, kasuankasuan bete ditzaketen eginkizunei dagokienean. Esaterako, bide horietako batzuek zorduna betebeharretik askatzeko bakarrik balio dute; beste batzuek, aldiz, hartzekodunaren interesa betetzeko baino ez dute balio; eta beste hainbatek, ordea, bi eginkizun horiek batera betetzen dituzte. Hirugarrenik, prozedu ra horien izaera eta eduki juridikoa kontutan hartuta, prozedura horiek ez dira «ordaintzeko era bereziak», ezbada ordezko prestazioak: betebeharra zehatz mehatz ordaintzearen ordezko prestazioak, hain zuzen ere.


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.
Doktrina - Zuzenbide Zibila - Betebeharrak (1) by elkarmedia - Issuu