Doktrina - Zuzenbide Zibila - Betebeharrak (1)

Page 149

Zazpigarren gaia DIRUZKO BETEBEHARRAK Laburpena: §25. Diruaren kontzeptua.— 60. Dirua. Kontzeptua eta eginkizu nak.— 61. Diruaren erabilera.— §26. Diru zorrak. Kontzeptua eta motak.— 62. Kontzeptua.— 63. Diru zor motak: A) Diru kopuruko zorrak; B) Balio zorrak.— §27. Monetaren balio aldaketak.— 64. Monetaren balio gorabeherak. Nominalismoaren gaineko printzipioa eta balorismoa.— 65. Egonkortzapen klausulak eta rebus sic stantibus klau sula.— §28. Diru zorren ordainketa.— 66. Hitzartutako moneta espezieaz ordaintzea eta atzerriko monetaz ordaintzea.— 67. Merkataritzako agiri bidez egindako ordainketa.— §29. Korritu zorra.— 68. Kontzeptua eta eginkizunak.— 69. Korritu zorren motak.— 70. Korrituen ordainketa.— 71. Anatozismoa.

§25. DIRUAREN KONTZEPTUA 60. Dirua. Kontzeptua eta eginkizunak Gaur egungo ekonomiak bi oinarri ditu: bata, kreditua (izatez, kreditu ekonomia da) eta, bestea, saldoz edo handiro egindako industri ekoizpena. Jakina denez, ekonomi sistemak eragin zuzena du Zuzenbidearen esparruan; esaterako, kontratuen baldintza orokorrak hauxe baino ez dira: industri ekonomietan, handiro egindako ekoizpenek izan behar duten eraberekotasunaren agerpen juridikoak. Horren ondorioz, berebiziko garrantzia dute, bai betebehar generikoek, bai diruzko betebeharrek. Oinarrian, dirua ondasun higikorra, generikoa eta suntsikorra da. Eratxiki ere, antolamendu juridikoek diruari eratxikitzen diote, batetik, balioa, balio unitate ideal batekin lotzen dutelako eta, bestetik, betebeharretatik askatzeko ahalmena, ordainketak egiteko bidea delako. Hortaz, dirua monetatan gauzatzen da eta bi eginkizun betetzen ditu: a) ordainketa eta elkartruke bide izatea; b) balio neurri izatea.


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.
Doktrina - Zuzenbide Zibila - Betebeharrak (1) by elkarmedia - Issuu