Seigarren gaia PRESTAZIOAREN ZEHAZTAPEN ERLATIBOA Laburpena: §20. Prestazioaren zehaztapena.— 48. Prestazioa zehazteko modu koa izatea.— 49. Zehaztakortasun kasuak.— §21. Betebehar gene rikoak.— 50. Kontzeptua.— 51. Oinarrizko eraentza juridikoa.— 52. Betebehar generikoa zehatz bihurtzea.— 53. Genero mugatuko betebe harrak.— §22. Hautabidezko betebeharrak.— 54. Kontzeptua eta egin kizuna.— 55. Hautatze ahalmena.— 56. Galera eta gertatze bidezko ezintasuna.— §23. Aukerako betebeharrak.— 57. Kontzeptua eta eraentza.— §24. Prestazio aniztasuna.— 58. Aniztasun objektiboa.— 59. Prestazioen arteko lotura.
§20. PRESTAZIOAREN ZEHAZTAPENA 48. Prestazioa zehazteko modukoa izatea Prestazioa jokabide edo portaera zehatz bat baino ez da: betebeharra eratzean finkaturiko jarduera zehatza, hain zuzen. Iritzi ere, prestazio egitarau deritzo betebeharra eratzean prestazioaren inguruan zehaztutako guztiari. Zordunak egitarau horretara egokitu behar du bere etorkizuneko jokabidea. Orokorrean esan daiteke, betebeharra bete dela, egitarauak zehaztutako prestazioa eta zordunak betetako prestazioa bat datozenean. Oro har ere, bi horiek bat ez datozenean, betebeharra ez dela bete esan daiteke. Horregatik, oinarri oinarrizkoa da prestazioa ab initio zehazturik egotea. Dena den, Kode Zibila ren arabera, prestazioa ez da izan behar erabat zehatza, zehaztakorra baino. 1273. art.aren aginduz, kopurua zehatza ez izateak ez du esan nahi kontratua ez dagoenik; dena den, kopuru hori zehazteko modua izan behar da, kontra tugileen arteko hitzarmen berririk gabe. Hortaz, prestazioa zehazteko modu koa izango da, betebeharra eratzean finkatzen badira prestazioa behin betiko zehazteko beharrezkoak diren irizpide guztiak, hots, J. ORDUÑA MORENO