Bosgarren gaia BETEBEHARRAREN OBJEKTUA. PRESTAZIOA Laburpena: §18. Prestazioa orokorrean eta berorren betekizunak.— 40. Prestazioa orokorrean.— 41. Prestazioaren betekizunak: A) Ahalezkotsuna; B) Zilegitasuna; C) Zehaztakortasuna; D) Ondaretasuna.— §19. Betebeharren sailkapena, prestazioaren arabera.— 42. Orokorrean.— 43. Betebehar positiboak eta negatiboak: A) Zerbait emateko prestazioa; B) Zerbait egiteko prestazioa; C) Zerbait ez egiteko prestazioa; D) Kontratatzeko prestazioa eta ez kontratatzekoa; E) Berme prestazioa.— 44. Berehalako prestazioak, eperako prestazioak eta prestazio iraunkorrak.— 45. Prestazio nagusiak eta erantsiak.— 46. Prestazio likidoak eta likidoak ez direnak.— 47. Prestazio zatikorrak eta zatiezinak.
§18. PRESTAZIOA OROKORREAN ETA BERORREN BETEKIZUNAK 40. Prestazioa orokorrean KZren 1088. artikulua da betebehar eta kontratuei buruzko IV. liburuaren lehendabiziko manua; artikulu horren arabera, «betebehar oro zerbait ema tean, egitean edo ez egitean datza». Bistan denez, betebeharraren objektua eta prestazioaren objektua zehazten ditu artikulu horrek. Ildo horretatik, zor den gauza edo ondasuna da betebeharraren objektua; beste era batera esateko, har tzekodunak gauza edo zerbitzu zehatz bat lortu nahi du, zordunaren jokabide edo portaera zehatz baten bitartez, eta gauza edo zerbitzu hori da, hain zuzen ere, betebeharraren objektua. Zordunak bete behar duen jokabide hori, esan gura hertsian, prestazioa da eta zerbait ematean, egitean edo ez egitean datza. KZren 1088. art.ak aipatzen duen zerbait hori betebeharraren objektua da eta, ikuspegi horretatik, hartzekodunaren interesarekin bat dator edo interes ho rren parekoa da. Labur bilduz, prestazioa da zordunak bete behar 12
V. L. MONTÉS PENADÉS