Doktrina - Zuzenbide Zibila - Betebeharrak (1)

Page 101

Laugarren gaia BETEBEHARRAREN SUBJEKTUAK Laburpena: §13. Betebeharraren subjektuak.— 27. Subjektuak eta alderdiak.— 28. Gaitasuna eta zehaztapena.— §14. Pertsonen aniztasuna.— 29. Aniztasun subjektiboaren fenomenoa.— 30. Aniztasun subjektiboa antolatzeko moduak: A) Mankomunitate soila edo garbia zein partziarietatea; B) Esangura hertsiko edo baterako mankomunitatea; C) Solidaritatea.— 31. Antolakuntza irizpideak eta solidaritaterik ez dagoelako presuntzioa.— §15. Partziarietate aktiboa eta pasiboa.— 32. Kontzeptua.— 33. Eraentza juridikoa.— §16. Mankomunitate aktiboa eta pasiboa.— 34. Kontzeptua eta jatorria.— 35. Mankomunitate aktiboa.— 36. Mankomunitate pasiboa.— §17. Solidaritatea.— 37. Aniztasun soli darioari buruzko eraentza juridikoa.— 38. Solidaritate aktiboa.— 39. Solidaritate pasiboa.

§13. BETEBEHARRAREN SUBJEKTUAK 27. Subjektuak eta alderdiak Betebehar izaerako harremanak pertsonen arteko harremanak dira, bi pertsonaren artekoak behintzat: bata, eginbehar egoeran jartzen da eta bes tea, berriz, ahalmen egoeran. Egoera horietako bakoitzari alderdi deritzo. Hortaz, betebehar izaerako harremanetan bi alderdi agertzen dira beti: aktiboa edo hartzekoduna eta pasiboa edo zorduna. Horrela, alderdiari buruzko ideiak zehazten du, batetik, prestazioa emateko beharra nork bete behar duen (al derdi pasiboak edo zordunak, alegia); eta, bestetik, kredituak barneratzen di tuen eskubideak eta ahalmenak (eta zamak) nori eratxiki behar zaizkion (hots, alderdi aktiboari edo hartzekodunari). Hala ere, alderdien kopuruak ez du zertan bat egin betebehar izaerako harremanetan parte hartzen duten subjektuen kopuruarekin. Alderdi bakoitzean subjektu bakar bat, batzuk zein asko izan daitezke. V. L. MONTÉS PENADÉS


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.