Doktrina - Zuzenbide Administratiboa II - Antolaketa eta enplegu publikoa (2)

Page 99

FUNTZIONARIO HARREMANEN EDUKIA

469

Kargu, destino edota lanposturako eskubidearekin zerikusia duen beste arlo bat hauxe da: plaza edo destinoa erreserbatuta izan gabe, funtzionarioak zerbitzu aktibora itzultzeari buruzko legezko arauketa (egoera horren adi­ bide dira zerbitzu bereziak). Zerbitzu aktibora itzultze hori bi prozedura era­ bilita egiten da: bata, arrunta eta bestea, ostera, apartekoa. Prozedura arruntak esan nahi du funtzionarioak lanpostuak hornitzeko egiten diren lehiaketa deialdietan eta izendapen askeetan parte hartzen duela. Aparteko prozeduran (edo grazia prozedura deiturikoan, funtzionarioak ez baitu hori eskatzeko eskubiderik), aldiz, funtzionarioa behin­behineko lanpostu bati atxikitzen zaio urtebeterako gehienez jota. Horretarako, nolanahi ere, legeak baldintza batzuk ezarri ditu: funtzionarioak lanpostuan jarduteko betekizunak izatea, eta zerbi­ tzuaren beharrizanek atxikitze hori ahalbideratzea. Urtebeteko epe horretan deialdia egiten da behin­behinean esleituriko lanpostua behin betiko hornitze­ ko, eta zerbitzu aktibora birsartutako funtzionario horrek (hau da, behin­ ­behineko destinoa duenak) deialdi horretan parte hartu behar du. Funtzio­ narioak ez badu behin betiko destinoa lortzen, erakundeko idazkariordearen eta zuzendari edota eskuordearen eskura geratzen da; horrela, horiek bera­ ren kidego edota eskalari dagokion beste behin­behineko lanpostu bat eslei­ tzen diote (29 bis art.); 21.2.b) artikuluan jasotako kasuan berdin gertatzen da: funtzionarioari lanpostua utziarazi eta besterik eskaini ez zaionean, lan­ postu mailari eusteko bermea izanda. Arauketa nahasgarri horretatik abiatuta, badirudi behin­behineko lanpos­ tua esleitu zaion funtzionarioak, jarraian, behin­behineko beste lanpostueta­ rako eskubidea duela. Lehiaketetan parte hartu edota behin­behineko lan­ postu hori eskatu eta lortzen ez duen funtzionarioari ez zaio ezer bermatzen. Egoera hori derrigorrezko eszedentziarekin parekatu beharko litzateke, zerbi­ tzu aktibora itzuli nahi eta ezin duen funtzionarioak bizitzeko moduko or­ dainsaria izan dezan.

3. ORDAINSARIEN SISTEMA Funtzionarioak bere lanagatik jasotzen duen kontraprestaziorik garran­ tzitsuena soldata da, zalantzarik gabe. Baina ohiko adierazmolde hori bazter­ tu eta, gaur egun, ordainketa adierazmoldea erabiltzen da (batzuetan, plu­ ralean ere agertzen da adierazmolde hori); haatik, soldata funtzionarioen eskubide ekonomikoetako bat bihurtu da. Espainiako ohiko sisteman, izan ere, soldata zen funtzionario kategoria pertsonalari zegokion ordainsari bakarra (eta funtzio publikoaren beste siste­ ma batzuetan, oraindik orain horrela da); bestalde, soldata hori baterakorra zen egoera bereziengatiko zenbait kalteordainekin: hala nola, lekualdatzeekin


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.