464
RAMÓN PARADA
Estudios sobre seguridad social de los funcionarios públicos, Madril, 1971; WISS CHER: Fautil jurisdictionaliser la fonction disciplinaire?, AJDA, 1962.
1. FUNTZIONARIOEN ESKUBIDEAK Bravo Murilloren Estatutuak (1852) ez zuen funtzionarioen eskubide eta eginbeharren zerrenda sistematiko nahiz orokorrik egin, ezta Funtzionario Zibilei buruzko 1918ko Oinarri Legeak ere. Hori dela eta, kidegoetako araudi bereziek edota funtzionarioen ardurapeko zerbitzu nahiz eginkizunen inguru ko arauek ez zituztenean zehazten funtzionario horien eskubide zein betebe harrak, arauketa orokorrera jo behar zen. Arauketa horretatik ezin zirenean ondorioztatu, aldiz, eskubide nahiz eginbehar horiek zerbitzu errentamendu koen antzekoak zirela ulertzen zen. Edozein kasutan ere, funtzionarioen egin beharrak gogorragoak dira, zerbitzuaren beharrizanen araberako eginbehar guztiguztiak bete behar dituelako funtzionarioak, kasuz kasu. 1964ko Legearen testu artikulatuak jaso du, jadanik, funtzionarioen es kubide multzoa, nahiz eta horietako batzuk zuzenean eskatzeko eskubideak baino, funtzio publikoaren gizarte politika zuzentzeko adierazpen programati koak edo printzipioak izan. Multzo horretan sartzen dira, esaterako, ondoko adierazpen biak: batetik, Estatuak funtzionarioei kargua betetzeko behar du ten babesa eman behar die eta, horrez gain, euren hierarkiaren nahiz funtzio publikoaren duintasunari dagozkion tratamendu zein aintzatespenak eskaini behar dizkie; bestetik, Estatuak gizarte laguntza egokia eman behar die fun tzionarioei. Horren harira, etxebizitza, udako bizileku, kirol instalazio, hez kuntza nahiz gizarte erakunde eta kooperatiba zein jolaserako erakundeak eraikitzea bultzatzen du Estatuak. Ildo bertsutik, Estatuaren ardurapekoa da funtzionarioen bizimaila, lan baldintzak eta lanbide nahiz gizarte prestakun tza hobetzeko egin ahal guztia gauzatzea. Funtzionarioek, bestalde, sariak jasotzeko eskubidea dute, euren eginki zunak betetzeagatik nabarmentzen badira (besteak beste, ohorezko aipame nak, eskudirutan jasotako sariak, kondekorazioak edota ohoreak). Zernahi gisaz, sari horiek agintarien borondate hutsaren arabera ematen dira. Badaude funtzionarioek zuzenean eska ditzaketen beste eskubide batzuk: oporrak ordainduta izatea (urtean 26 lanegun, hain zuzen) eta, zenbait egoe ratan, baimenak edukitzea. Hona hemen baimenok: hiru hilabete, gaixorik egonez gero, bitartean eskubide guztiak dituztela; hamabost egun, ezkontzea gatik; haurdun egoteagatik; funtzio publikoarekin zerikusia duten ikasketak egiteagatik; azkenik, norberaren arazoak direla eta, bi urtetik behin, hiru hilabeteko baimena (gehienez ere), baina soldatarik jaso gabe. Neurriei buruz ko Legeak baimen labur gehiago arautu ditu, eta horietarako ondokoak bete