Doktrina - Zuzenbide Administratiboa II - Antolaketa eta enplegu publikoa (2)

Page 85

FUNTZIONARIO HARREMANAK

455

zaizkionean jubilazio adina betetzeko. Ondorenez, lanpostu trukaketa egin eta bi urtera trukatzaileetakoren bat bere borondatez jubilatzen bada, trukake­ ta hori deuseza da. Beste alde batetik, Neurriei buruzko Legeak funtzionarioak lanpostue­ tatik enkaitzearen inguruko kasuak arautu ditu. Arauketa horren arabera, funtzionarioak ez du batere bermatuta lanpostuaren iraupena ondoko kasu bietan: batetik, lanpostu hori izendapen askearen bidez esleitu bazaio eta, bes­ tetik, funtzionarioak ez badu betetzen lanpostu berezia. Legeak dioenez, le­ henengo kasuan, funtzionarioa «zuhurtziara enkaitu daiteke lanpostutik» [20.1.e) art.]. Lanpostua lehiaketa bidez lortu duten funtzionarioak erraz enkai daitezke euren postuetatik, horretarako aipa daitezkeen kariak oso irekiak direlako: ka­ ri objektiboak eta kari subjektiboak «Batetik, lanpostuaren edukia aldatzearen ondorioz gertaturiko kariak daude; aldaketa hori lanpostu zerrendetan egi­ ten da eta, ondorioz, deialdiaren oinarri ziren baldintzak aldatzen dira. Beste­ tik, aldiz, lanpostua betetzeko ezgaitasunaren ingurukoak: ezgaitasun hori funtzionarioaren etekin askiezean nabari da, hots, funtzionarioa ez da inhibi­ tzen, baina ezin ditu eragingarritasunez bete lanpostuari eratxikitako eginki­ zunak» [Neurriei buruzko 1984ko Legearen 20.1.e) artikulua, 23/1988 Legeak emandako idazkeraren arabera]. Legeak ez zuen deusik adierazi funtzionarioak lanpostuetatik enkaitze­ ko berme formalei dagokienez, baina 1995eko Araudiak arautu ditu berme horiek, funtzionarioaren entzunaldi bi eratuz: bata, Zuzendaritzako Zentro, Gobernuko eskuorde zein gobernadore zibilak hasieran egindako proposamen arrazoituaren inguruan; bestea, ostera, langileen batzaren behin betiko propo­ samenari eta iritziari buruz. Entzunaldi horiek funtzionarioa izendatu zuen agintariak ebatzi behar ditu, baina funtzionarioak ebazpen horren aurkako errekurtsoa jar dezake, hala administrazio bidean, nola Administrazioareki­ ko auzibidean. Gainera, lanpostutik enkaitutako funtzionarioei behin­behi­ neko lanpostua esleitzen zaie (364/1995 Errege Dekretuaren 50. art.).

8. FUNTZIONARIOEN EGOERAK Funtzio publikoan, funtzionarioen egoera arrunta zerbitzu aktibo edo jar­ dunean aritzea da. Egoera horretan, funtzionarioak bere kidegoaren berezko eginkizunak bete eta beraren kategoria pertsonal nahiz lanpostuari dagozkion ordainsariak jasotzen ditu. Funtzionarioa antolaketa baten zati da eta, bai an­ tolaketa horrek agintzen duelako, bai berari komeni zaiolako, gerta daiteke funtzionarioa kargutik aldi baterako apartatzea; hala ere, ez du funtzionario izaera galtzen.


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.