Doktrina - Zuzenbide Administratiboa II - Antolaketa eta enplegu publikoa (2)

Page 79

FUNTZIONARIO HARREMANAK

449

dunak kasuan­kasuan ezarritako probak gainditzea. Alabaina, «Zerga, Admi­ nistrazio eta Gizarte Neurriei buruzko 42/1994 Lege»aren 61. artikuluak ezabatu egin du arau hori Dtik Cra arteko taldeen barne igoerari dagokionez. Kasu horietan, titulazioaren ordez, nahikoa da hamar urteko antzinatasuna izatea D taldeko kidego edo eskalarentzat edo, bestela, bost urteko antzinata­ suna izan eta prestakuntza ikastaro berezi bat gainditzea; ikastaro horietara sartzeko irizpide objektiboak hartzen dira kontutan. Azken buruan, Espainiako funtzionarioen inguruko Zuzenbideak beneta­ ko karrera birrezarri beharrean, ezabatu egin du sistema hori eta funtzionarioen lanbide igoeraren ordaina maila infralaboraletan jarri du. Hori dela eta, ezin gara karreraz mintzatu ondoko arrazoiengatik: hasteko, ez dago benetako kidegorik, horrela deitutakoei ez zaielako destino, eginkizun edota lanpostu jakinik erreser­ batu; legeak hori egitea debekatu du (26. art.). Bigarrenez, kidegoetan ez dago gradu edota kategoria pertsonal hierarkizaturik —hots, eginkizun zehatzak di­ tuen gradu edota kategoria pertsonalik— eta, horien ordez, legeak mailen eslei­ pena jaso du; edozein kasutan ere, ez dago mailen eta lanpostuen arteko elkarrekikotasunik, funtzionarioa bere lanpostua baino bi maila goragoko nahiz beheragoko lanpostuetara destina daitekeelako. Hirugarrenez, karrera sistema­ ren oinarrizko ezaugarria dugu funtzionarioa azpiko mailetatik sartzea kidegora eta, ondoren, graduz gradu gora egitea, hau da, salturik egin gabe. Legeak jaso­ tako sisteman, ordea, sartu berri den funtzionarioa zuzenean sar daiteke kidegora, «jeneralgo»aren bidez (horretarako, nahikoa da funtzionarioari gora­ goko lanposturen bat esleitzea urte bitan). Laugarrenez, ez dago preskripzio eskuratzailearen bitartez goragoko kategoriara igotzeko eskubiderik; beste modu batean esanda, ezin daiteke igo goragoko lanpostura lanpostu hori bi urte jarraian edota hiru etenka izate hutsagatik. Bestalde, karrera sisteman aurkakoa gertatzen da gaur egungo Espainiako funtzionarioen Zuzenbidean: gradua igotzeko lanpostutsa egon behar da karrera sisteman, eta goragoko lanpostu na­ hiz destinoa gero betetzen da; Espainiako sisteman, aldiz, lehenengo, funtzio­ narioa izendatu eta hierarkian erantzukizun gehien duen lanpostua edo destinoa ematen zaio funtzionarioari eta gero, ezarritako denbora igarotzen denean (bi edo hiru urte), igotzen da mailatik. Labur esateko, gurdia itaurrean dabil. Bukatzeko, karrera sistemak estu­estu lotzen ditu kategoria pertsonalak eta ordainsarien sistema; baina teknika hori modu nabarian kolokan jarri da Espai­ niako gaur egungo sisteman: ikusiko dugunez, funtzionarioen ordainsaria oina­ rrizko soldata edota destinoagatiko osagarriaren menpe baino gehiago lanpos­ tuari esleitutako osagarri berezi nahiz ekoizgarritasun osagarriaren menpe dago.


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.
Doktrina - Zuzenbide Administratiboa II - Antolaketa eta enplegu publikoa (2) by elkarmedia - Issuu