Doktrina - Zuzenbide Administratiboa II - Antolaketa eta enplegu publikoa (2)

Page 76

446

RAMÓN PARADA

du horren inguruko agindua: «epaitegi eta auzitegien antolakuntza legea­ ren bidez ezarri behar da. Gainera, antolakuntza hori bost urtetik behin berri­ kusiko da gutxienez, beharrizan berrietara egokitzeko; horretarako, Epai Boterearen Kontseilu Nagusiak aldez aurretik txostena egin beharko du». Lanpostu zerrendek datu hauek adierazi behar dituzte nahitaez: lanpos­ tuen izena eta oinarrizko ezaugarriak; lanpostuan jarduteko betekizunak; des­ tinoagatiko osagarriaren maila; hala behar denean, destino bakoitzari da­ gokion osagarri zehatza, baldin eta destino horiek funtzionarioek betetzen badituzte; lan­kontratuko langileek betetzen dituztenean, ostera, aplikatu be­ harreko lanbide kategoria nahiz eraentza juridikoa.

6. LANBIDE IGOERA, ADMINISTRAZIO KARRERAREN ORDAIN INFRALABORALA Espainiako sisteman funtzionarioek karreran igotzeko dituzten aukerak oso mugatuta daude ondoko arrazoiengatik: batetik, funtzionarioak taldeka banatzeak dakarren akademi «klasismoa» dugu, eta klasismo hori hobetzeko bide bakarra, ikusiko dugunez, barne igoeraren teknika murritza da; bestetik, lanpostutsen kasuan ez dago maila igotzeko eskubiderik, maila pertsonala ho­ betzea besterik ez dago, eta hori ondoko kasuetan gertatzen da: a) Bi urte jarraian edo hiru etenka, funtzionarioak berari dagokion mailan lanpostu bat (edo gehiago) betetzen duenean. Gerta daiteke, beti ere, funtzio­ narioa lanpostua betetzen ari den bitartean lanpostu horren maila aldatzea; horrelakoetan, lanpostu horren sailkapen mailarik gorena hartzen da kontu­ tan, lanpostuan jardundako denbora zehazteko. Alabaina, funtzionarioek eu­ ren gradu pertsonalari dagokiona baino bi maila goragoko lanpostua lortuz gero, eurek zuten gradua baino bi maila gorago dagoen hori eskuratzen dute bi urtez jarraian zerbitzuan jardun eta gero; edozein kasutan ere, ezin deza­ kete eskuratu une horretan betetzen ari diren lanpostuaren goragoko gradua. b) Gobernuak —edota, euren eskumenen barruan, autonomi erkidegoe­ tako Gobernu Kontseiluak zein toki korporazioen osoko bilkurak— zehaztu­ riko ikastaro bereziak nahiz gainerako betekizun objektiboak gainditzen dire­ nean. Ikastaroetan sartzeko prozedura zein beste betekizunak merezimendu eta gaitasun irizpideetan bakarrik oinarritzen dira, eta hautaketa lehiaketaren bidez egiten da. Funtzionarioek gradu edo maila pertsonal jakin bat lortzeak ez du esan nahi gradu horri dagokion lanpostua izateko eskubiderik dutenik; haatik, gradu hori baino beheragoko lanpostu batera destina daitezke. Horrez gain,


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.
Doktrina - Zuzenbide Administratiboa II - Antolaketa eta enplegu publikoa (2) by elkarmedia - Issuu