Doktrina - Zuzenbide Administratiboa II - Antolaketa eta enplegu publikoa (2)

Page 73

FUNTZIONARIO HARREMANAK

443

5. FUNTZIONARIOAK KIDEGO, TALDE, MAILA ETA LANPOSTU ZERRENDATAN ANTOLATZEA Herri Administrazioetako langileen antolaketa hau da: funtzionarioak ki­ degoka batzen dira eta kidego horiek, aldiz, taldeka. Bestalde, funtzionario guztiek maila bat dute 1etik 30era bitarteko eskalan, eta eskala hori bat dator zerrendetako lanpostuak sailkatzeko mailekin. Funtzio Publikoaren Eraldaketarako Neurriei buruzko 1984ko Legea kor­ porazioen aurkako asmo sendoarekin egin zen; baina legeak kidego eta eska­ len terminologia eta kontzeptuak erabili ditu funtzionario taldeak izendatze­ ko; talde horiek prestakuntza eta bokazio berdinak dituzte eta lanpostu nahiz eginkizun jakin batzuk betetzeko izendatzen dira. Edozein modutara ere, gaur egun indarrean dagoen arauketan, funtzionario kidegoek ez dute ohiko bar­ ne egitura, hau da, Espainiako tradizioan eta funtzio publiko konparatuan kidego horien ezaugarri izan dena. Azken horretan, esaterako, hauxe da oi­ narrizkoa: kidegoak gradu hierarkizatuetan zatitzea; kidegora azpiko gradutik sartzea; eta lanpostutsik egonez gero, igotzeko eskubidea izatea. 1964ko legeak kidegoen barruko hierarkia jasotzeaz gain, kidego nagusien eta berezien arteko bereizketa ezarri zuen. Teknika hori Ingalaterrako Civil Service­ tik hartu zuen legeak, FULTON batzordearen 1968ko txostenak horri buruzko kritika egin aurretik. Horrela, kidego nagusiei «administrazio jardueraren ohi­ ko eginkizunak erreserbatu zaizkie, beste funtzionario mota batzuei beren beregi erreserbatutako plazak izan ezik». Kidego berezietako kideek «karrera edota lanbide berezi baten objektu diren jarduerak gauzatzen dituzte»; horiez gain, kidego berezitzat hartzen dira eurei eratxikitako eginkizunaren inguruabarrak direla­eta izaera berezia dutenak. Taxu berean, 1964ko legeak berak hiru zatitan banatu zituen kidego nagusiak: kidego teknikoa (gaur egun, Estatuko adminis­ tratzaile zibil gorenak), Administrazio kidegoa eta menpeko kidegoa; gero, horiei kudeaketa kidegoa gehitu zitzaien (30/1984 Legearen bederatzigarren xedapen gehigarria). Kidego bereziak sortzeko legeak xedaturikoa izan behar da kontu­ tan; horren harira, kidegook ondoko arauek eraentzen dituzte: kidegoei buruzko xedapen bereziek eta, beti ere, karrerako funtzionarioen inguruko 1964ko legea­ ren nahiz Funtzio Publikoaren Eraldaketarako Neurriei buruzko 1984ko Le­ gearen xedapenek.


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.
Doktrina - Zuzenbide Administratiboa II - Antolaketa eta enplegu publikoa (2) by elkarmedia - Issuu