FUNTZIONARIO HARREMANAK
441
legeak; gainera, kasuankasuan, Estatuko Administrazioko funtzionarioak hautatu, prestatu eta trebatzeko ikastaroen koordinazio nahiz kontrol zentroa da (batzuetan, ikastaro horiek Nazio Erakunde horretan bertan egin daitezke). Horrezaz aparte, legeak honako eginkizuna eman dio Herri Administrazioa ren Nazio Erakundeari: gainerako herri administrazioetan eskumen horiek dituzten zentroekin elkarlanean aritzea.
4. ADMINISTRAZIO KIDEGOETAN SARTZEKO BALDINTZAK ETA PROZEDURAK 1964ko testu artikulatuak Estatuko Administrazio Zibilaren kidego nagu sietan sartzeko baldintza orokorrak arautu ditu; baldintza horiek beste kidego batzuei aplikatzeko modukoak dira, arau berezirik ez dagoen bitartean. Ho rren harira, hauek dira baldintzok: espainiarra izatea; hemezortzi urte beteta izan, baina kidego bakoitzean ezarritako adina ez gainditzea; kidegoko egin kizunak betetzea oztopatzen duen gaixotasun edota akats fisikorik ez eduki tzea; Estatuko nahiz Toki Administrazioko zerbitzutik apartatuta ez egotea diziplina espediente baten ondorioz; eta, azkenik, funtzio publikoak betetzeko ezdoituta ez egotea. Arestian aipaturiko araudi orokorrak ezarri duenez —Langileak Estatuko Administrazio Nagusiaren zerbitzupean sartzeari, Estatuko Administrazio Nagusiko funtzionario zibilen lanpostuak hornitzeari, eta funtzionario horiek lanbidean igotzeari buruzko Araudi Orokorrak (martxoaren 10eko 364/1995 Errege Dekretua)—, hautaketa batzorde iraunkor nahiz epaimahaiek hau tatzen dituzte funtzionarioak, oposizio edota lehiaketa prozedurak erabilita. Gainera, prozedurok erabiltzean, euren eraentza juridikoaren ohiko arau bi bete behar dituzte batzorde nahiz epaimahaiek: batetik, deialdia lehiaketa edota oposizioaren «legea» da, hau da, behin argitaratu eta gero, deialdi hori ezin da aldatu eta, aldatzekotan, Herri Administrazioen Eraentza Juridikoa ri eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legearen arauei estuestu lotu behar zaie (15.5. art.); bestetik, epaimahai nahiz batzordeak egindako proposamenak lotesleak dira eta Administrazioak horien arabera izendatzen ditu funtzionarioak. Hautaketa prozedurari ekinez, deialdiek enplegu publikoaren eskaintzan jasotako lanpostutsak iragartzen dituzte, baina aldez aurretik Langileen Ba tzorde Gorenaren txostena behar da. Hautaketa prozedura amaitu, eta prakti kaldia edo funtzionario eskolako hautaketa ikastaroak bukatu ostean, ikasta roa gainditu dutenen artean funtzionarioak izendatzen dira, iragarrita eta au rrekontuetan zuzkituta dauden plazak bete arte.