438
RAMÓN PARADA
3. FUNTZIONARIOAK HAUTATU ETA PRESTATZEA Herri administrazioek ezin dituzte euren langileak askatasunez hautatu, enpresa pribatuetan gertatzen den moduan, merezimendu eta gaitasun prin tzipioei lotuta baitaude. Ildo horretatik, funtzionariogaien balorazioa hiru bide hauek erabilita egin da: lehiaketa, oposizioa eta lehiaketaoposizioa (lehiaketa eta oposizioaren bertsio mistoa da). Oposizioaren erabilera bidezkotzeko esan ohi da funtzionario izateko ez direla nahikoa heziketa orokorreko sistemaren berezko ezaguerak; horiez gain, Estatu eta herri administrazioen inguruko ezaguera zehatzagoak behar dira eta, bereziki, funtzionarioak beteko duen zerbitzuaren ibilerarekin zeri kusia duten lanbide ezaguerak. Esan bezala, sektorekako prestakuntza hori eskatzen da (zerbitzu zehatzei lotutako prestakuntza) eta, ondorenez, funtzio nariogaia Administraziotik kanpo prestatu behar da. Funtzio publikoan sar tzeko, Administrazioak aldez aurretiko ezaguerak eskatu ohi ditu, eta azterke ten bidez kontrolatzen ditu ezaguera horiek; gainera, azterketok elkarlehia dakartenez, sistema horrek lanpostugairik onenak hautatzeko aukera ematen dio Administrazioari. Zalantza izpirik gabe, oposizioa da Administrazioaren tzat prestakuntza sistemarik merkeena, funtzionariogaiari leporatzen baitio prestakuntzaren zama guztia; horrezaz aparte, oposizioak kalitate kontrol ho bea ahalbideratzen du, Administrazioak egitarau nahiz probak nahi bezala era ditzakeelako, eta komenigarri deritzen eskakizun mailak ezar ditzakeelako. Funtzionario eskolan sartzeko oposizio sistema —gero karrera egiteko— izan da militarrak hautatu eta prestatzeko ohiko sistema. Orobat, 1960ko ha markadara arte, metodo hori indarrean egon zen ingeniari kidegokideak hautatu eta prestatzeko. Ingeniari eskolak (Frantziako Eskola Politeknikoaren antzera), izatez, funtzionario eskolak izan ziren, unibertsitate fakultate bihur tu baino lehen. Agi denez, azken boladan beste oposizio sistema bat nagusitu da: presta kuntza osatzeko, ikastaro osagarriak egin behar dira funtzionario eskoletan; hori dela eta, eskola horiek asko ugaldu dira azken urteotan. Funtzionario eskolei ekinez, eskola horiek Herri Administrazioaren Nazio Erakundearen barne daude eta Erakunde hori, era berean, Herri Administra zioetarako Ministerioaren menpe dago. Eskola horietan ondoko funtziona rioak hautatu eta prestatzen dira: Estatuko Kidego Nagusietakoak nahiz Toki Administrazioetako funtzionario doituak; eskola horietan prestakuntza osa garria jasotzen dute funtzionarioek. Gainera, eskola berezi ugari dira kidego jakin batzuentzat, hala nola, polizi, zerga ikuskatzailetza zein posta eskolak eta abar. Eskola horiek guztiak gutxi izango balira bezala, autonomi erkide goak azkar hasi dira funtzionario eskolak sortzen eta, dirudienez, bide hori autonomi erkidego guztietara zabalduko da. Funtzionario eskolak, aldez edo