434
RAMÓN PARADA
(alegia, enpleguan egonkortasuna izatea) ez dago ondo zehaztuta. Horren harira, legeak funtzionarioen eginkizunen iraunkortasuna bakarrik aipatu du, ez funtzionarioarena; haatik, benetan irauten duena funtzionarioa da, nahiz eta funtzionarioaren eginkizunak aldi baterako baztertu zerbitzuaren beha rrizanak direla eta. Zernahi gisaz, iraunkortasuna ez dagokie jadanik funtzionarioei bakar bakarrik, lankontratuko langile finkoak ere onartu baitira. Arean bere, arlo pribatuan plantilak murrizteko joera eta krisialdi espedienteak eguneroko kontu bihurtu diren arren, politikariek ez dute halako kezkarik, horiek ez bai tituzte euren ondaretik ordaindu behar kategoria berri horrek dakartzan kostuak. Ondorenez, lanaren finkotasun hori onartzean, lankontratuko langi leei funtzionarioen egonkortasun berbera edo handiagoa eman zaie (egonkor tasun materiala, ez formala). Azken finean, langilearen egoera funtziona rioarena baino hobea da. Hasteko, funtzionarioak heziketa berezia izan behar du, baina langilearen aldean hobeto prestatuta egon arren, ez ditu izango haren abantailak: funtzionarioak ezin dezake negoziazio kolektiboa erabili; jadanik eskuratu dituen eskubideak ez dira beti errespetatzen; funtzionarioak ez du eskubiderik lan jurisdikzioaren babes azkarra eskatzeko; eta, azkenik, Gizarte Segurantzak ere langileei funtzionarioei baino jubilazio prestazio ho beak eskaintzen dizkie.
2. FUNTZIONARIOEK ESKURATUTAKO ESKUBIDEAK Funtzionario kontzeptua gorabehera, kezkagarria da funtzionarioaren eta Administrazioaren arteko harremanen izaera. Hasieran, harreman horiek kontratuharreman gisa kalifikatu ziren, uste zelako harremanok hitzarmen edota kontratu batetik —zerbitzuen errentamendu kontratutik, hain zuzen— sortzen zirela. Kontratu horrek eskubide nahiz eginbehar batzuk erakarri ziz kien alderdiei, eta horien edukia (gainerako kontratuetan gertatzen den modu an) ezin zen alderdi baten borondatez bakarrik aldatu. Ulerkera hori kontratu pribatutik hurbilago dago administrazio kontratutik baino; izan ere, bigarren kontratu mota horretan argiro aintzatetsi zaizkio Administrazioari kontra tuaren edukia aldatzeko ahalmen garrantzitsuak, konpentsazio ekonomiko ak emanez. Edonondik begira dakiola ere, tesi horrek, arianarian, indarra galdu du eta beste tesi bat nagusitu da, Frantziako jurisprudentziak ekarri takoa, hain zuzen: harreman horiek baldintzaegintza baten ondoriozko estatutu egoera osatzen dute. Ulerkera horren arabera, funtzionarioa ez da go kontratu batetik sortutako harremanei lotuta, baizik eta herri botereak alde bakarrez ezarritakoei; herri botereak lege eta araudietan jaso ditu harreman