ENPLEGU PUBLIKOAREN SISTEMA ESPAINIAN
427
tzea dakartenak, kontabilitate zein diruzaintzaren ingurukoak eta, oro har, legea garatuz objektibotasuna, alderdigabetasuna nahiz independentzia ho beto bermatzeko, funtzionarioei erreserbatu zaizkienak». Berriro esan behar dugu arazo larri horren konponbidea ez dela agintaritza eta kudeaketa eginkizunen arteko bereizketa egin, eta eginkizun horiek funtziona rioen eta langileen artean banatzea; hots, bereizketa hori gutxienekoa izan eta funtzionarioentzat eremurik onena defendatu nahi balitz bezala (GARRIDO, GIANNINI). Ikusi da irtenbide hori guztiz txarto atera dela, bai teorian (Frantzia), eta bai praktikan ere (Alemania); beraz, enplegu publikoa antolatzeko oinarrizko printzipio gisa baztertu behar da. Lehenago ikusi dugunez, begibistakoa da langile publikoen bereizketa horrek arazo ugari sortarazi dituela Alemania ko Errepublika Federalean (gainera, Espainian arazo horiek nekezago gaindituko lirateke). Horrezaz aparte, bereizketa horrek jadanik porrot egin du adminis trazio esperientzia nabaria duten herrietan, hala nola, Frantzian. Herri horretan, autore batzuek luzaroan bereiztu zituzten agintaritza eta kudeaketa eginkizunak betetzen zituzten langileak; baina, bereizketa hori bidezkotzeko arrazoirik seku la ere ez da izan, ez egineran ezta jurisprudentzian ere. Hortaz, joera dago talde publikoetako enplegatu gehienei Funtzio Publikoaren Estatutua aplikatzeko eta, estatutu horren bidez, bereizketa guztiak gutxienera murrizten dira. Gainera, neurri handi batean, estatutuaren xedapenek eragina izan dute beste xedapen batzuengan: funtzionario eziraunkor, laguntzaile eta lankontratuetakoei buruz koengan; izan ere, funtzionario horiek araudiak arautzen ditu. Labur esateko, Frantziako Zuzenbidean funtzionarioak eta aldi baterako lankontratua duten langileak baino ez daude (GREGOIRE). Alemanian ere ahaleginak egin dituzte zatiketa horren mugak eta berak dakartzan bereizketak ezabatzeko. Orduan, zer zentzu dauka bereizketa hori Espainiako sistemara ekarri eta bertan garatzeak? Amaitzeko, aipatu beharra dago Neurriei buruzko Legea ahalegindu dela bateratzen merezimendu nahiz gaitasunaren araua eta lan kontratazioa. Lege horrek ezarri du lankontratuko langileak hautatzean, funtzionarioak hautatzeko teknika berberak erabili behar direla, baina alderantzizko hurrenkeraz: lehenen go lehiaketa, gero oposizioa eta, azkenik, lehiaketaoposizioa. Dena den, ageri koa zenez, lehiaketa nagusitu da, betekizun gutxiago ezartzen dituelako (1984ko abenduaren 19ko Errege Dekretua). Horrez gain, arau horren eragingarritasuna deuseza izan daiteke, baldin eta ezbetetzerik egonez gero lan jurisdikziora jo eta langileen interesak babesten dituen Lan zuzenbidea modu hertsian aplikatzen bada. Zuzenbide horren arabera, lan kontratua berez sortzen da, aurretiazko betekizun nahiz formalismoekin zerikusirik izan gabe.