Doktrina - Zuzenbide Administratiboa II - Antolaketa eta enplegu publikoa (2)

Page 53

ENPLEGU PUBLIKOAREN SISTEMA ESPAINIAN

423

dagokionez, batzordeburua zenbatuta (herri administrazioetarako Estatu idaz­ karia izango da batzordeburua), hamazazpi kidek ordezkatzen dute Estatu­ ko Administrazioa; eta, horiekin batera esertzen dira autonomi erkidegoetako langile administrazioaz arduratzen diren zuzendaritzako organoen titularrak.

8. FUNTZIO PUBLIKOA ETA LAN ERAENTZA KONSTITUZIOAN Orain arte Espainiako funtzio publikoaren sistemaren ezaugarriak aztertu ditugu; gainera, ikusi dugunez, parez pare onartu da —hautabide arrunt gi­ sa— enplegu publikoaren lan eraentza. Baina, baterakorra ote da hori guztia Konstituzioak jasotakoarekin?; horixe da, hain zuzen ere, ikertu beharreko arazoa. Orokorrean, Espainiako Konstituzioek ez diote arreta handirik eskaini funtzio publikoari. 1837tik hona, Konstituzioek ondokoa besterik ez dute ai­ patu funtzionarioei buruz: hiritarrek kargu eta enplegu publikoetara heltzeko, merezimendu eta gaitasun printzipioaren baldintza bete behar dute. Berebat, Konstituzio batzuek (hala nola, 1869 eta 1876koek) arautu dutenez, ez da behar aldez aurretiko administrazio baimenik funtzionario publikoak auzipe­ ratzeko. Konstituzio guztietatik osoena 1931ko Konstituzioa izan zen, eta konstituzio horrek ondoko arauak ezarri zituen: funtzionarioen mugiezin­ tasuna, euren sinesmen eta ideologiaren errespetua eta, azkenik, elkartzeko eskubidearen bermea; horrez gain, sektore publikoko irakasleei funtzionario statusa eman zien (48. art.: «funtzionario publikoak dira irakaskuntza ofizia­ leko maisu, irakasle eta katedradunak»). 1978ko Konstituzioak aipatu du, jadanik, funtzio publikoaren sistema 103.3. artikuluan, eta lege erreserba ezarri du ondokoa arautzeko: «funtziona­ rio publikoen estatutua; funtzio publikora sartzea, merezimendu eta gaitasun printzipioak kontutan izanda; funtzionarioek sindikatzeko duten eskubidearen berezitasunak; bateraezintasunen sistema; eta, amaitzeko, eginkizunak bete­ tzean, funtzionarioen alderdigabetasun edo inpartzialitatea bermatzeko bi­ deak». Horrez landara, Konstituzioak Estatuari eratxiki dio funtzionarioen eraentza juridikoaren oinarriei buruzko eskumen esklusiboa, herri administra­ trazio guztietan tratamendu berbera bermatzeko administratuei (149.1.18. artikulua). Ezaugarri horietatik guztietatik abiatuta, hauxe da funtzio publikoaren sistemari eta funtzionario kontzeptuari buruzko konstituzio aipamenek sortu­ tako lehenengo arazoa —eta arazorik larriena, gainera—: Konstituzioarekin bat ote dator herri administrazioetako langile batzuk funtzionario kontzeptu


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.
Doktrina - Zuzenbide Administratiboa II - Antolaketa eta enplegu publikoa (2) by elkarmedia - Issuu