Doktrina - Zuzenbide Administratiboa II - Antolaketa eta enplegu publikoa (2)

Page 50

420

RAMÓN PARADA

sailkatuz); karguari atxikitzearen antolaketa; karguko eginkizunak; diziplina eraentza; gizarte segurantza; eta, azkenik, derrigorrezko jubilazioa. Ikusi dugunez, oinarrizko arauketa hori hain da zehatza, ezen autonomi erkidegoek ez duten aukera handirik euren funtzio publikoa arautzeko. Neu­ rriei buruzko Legearen 11. artikuluak aukera hori eskaini die autonomi erki­ degoei; izan ere, gehienek aukera hori erabili eta euren funtzio publikoa arautu dute, horretarako lege egokiak onetsita. Horrela, 1988. urtean, auto­ nomi erkidego hauek zeukaten araututa funtzio publikoa: Nafarroa, Gaztela­ ­Mantxa, Katalunia, Valentzia, Andaluzia, Gaztela eta León, Asturias, Ara­ goi, Murtzia, Madril, Kantabria, Galizia, Kanariak eta Extremadura. Amaitzeko, enplegu publikoaren eredu baterakoia gailendu da eta Esta­ tuari, autonomi erkidegoei zein toki erakundeei aplikatzen zaie oro har. Horren harira, esan dezakegu eredu hori, neurri batean, modu zentralizatuan kudeatzen dela, kontutan hartzen baditugu Gobernuari, Funtzio Publikoaren Kontseilu Gorenari edo Funtzio Publikoa Koordinatzeko Batzordeari eratxiki zaizkion eskumenak. Gainera, funtzio publikoaren eredu horretako langileak pro indiviso alda daitezke Estatuaren eta autonomi erkidegoen artean. On­ dorioz, jarraian datorren paradoxa gertatu da. Eraberekotasuna betidanik izan da zentralismoaren emaitzarik preziatuena, (horren salbuespen gisa aipa de­ zakegu Estatuko eta tokiko funtzionarioak ezin zirela Administrazio batetik bestera aldatu), baina eraberekotasun hori ez da gailendu zentralismo garaie­ tan, ezta hurrik eman ere; haatik, autonomia bidezkotzen duen deszentra­ lizazio politikoak eraberekotasun­eza edota kidego burokratikoen banaketa proposatzen duenean gailendu da eraberekotasuna, horra hor paradoxa. Arean bere, deszentralizazio horren aldekoek diotenez, eraberekotasun­ezak nahiz kidego burokratikoen banaketak ekarriko du autonomi erkidego bakoitzak bere langileak ganoraz eta bere aldetik kudeatu ahal izatea. Horrenbestez, ez da kontutan hartu Estatu zein tokiko funtzio publikoan salbuespen nabaria izan duela eraberekotasun horrek, ez baita langileak aldatzea onartu maila bi horien artean. Labur esateko, garaile irten den konponbidea logika federal eta autonomikoaren kontrakoa da: logika horren arabera onartezina da zenbait erantzukizun Administrazioz Administrazio igarotzea, mugikortasunaren tresna erabilita. Erantzukizun horiek, besteak beste, honakoak dira: funtzio­ narioak hautatzean edota prestatzean izandako akatsen ondoriozkoak.

7. ENPLEGU PUBLIKO SISTEMAREN KUDEAKETA Funtzio publikoaren ohiko sisteman, langileen kudeaketa modu erraztuan egiten zen, sailen egituran oinarrituta; sistema horretan, ministroak zeuz­ kan eskumen gorenak eta idazkariordea zen langileen burua. Udalerri eta pro­


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.